
Erromeria giroan hasiko dute festa Lazkaomendin
Lazkao
Trikitilariak, bertsolariak eta umeen jolasak izango dira; aurten, gizon proba ere antolatu dute iganderako.
arkaitz apalategi
Lazkaoko festak bukatuta, Lazkaomendin ospatuko dituzte orain jaiak. Asteburuan, erromeria eta jai giro herrikoia oinarri hartuta, ekitaldi ugari izango dira bertan. Gaur arratsaldean hasiko dira aurreneko ekitaldiak. Lauetan abiatuko da XXXII. Lazkaomendiko txirrindulari proba, gaztetxoen mailakoa. Bi ordu inguru iraungo du lasterketak, eta amaieran, arratsaldeko 18:00etan, sariak banatuko dituzte Lazkaomendin.
Lasterketak irauten duen bitartean, haurrentzako Mendiari so pailazo ikuskizuna ere izango da. Iluntzean berriz, erromeria egingo dute, Laja eta Mikel trikitilariek gidatuta. Gaueko bederatzietan, afaria egingo dute auzotar guztiek. Eta eguna bukatzeko, trikitilarien bigarren saioa izango da, goizaldera arte.
Mendi irteera eta gizon proba
Igandekoa ere egun berezia izango da lazkaotarrentzat. Izan ere, goizeko bederatzietan, herriko plazatik abiatuta, mendi ibilaldi neurtua egingo dute Lazkaomendiraino. Behin ermitara iritsitakoan, meza egingo dute hamaiketan, udal agintariak bertan direla.
Eguerdian, haurrentzako jolasak ere izango dira. Ume asko elkartu ohi da Lazkaomendin, eta besteak beste, aulki jokoa bezalako jolas tradizionalak egiten dituzte. Ondoren, Zeberio eta Mañukorta bertsolarien saioa izango da. Elustondo anai-arreben trikiti doinuak ere entzun ahal izango dira.
Arratsaldeko bostetan, eguneko ekitaldirik berezienetakoa hasiko da. Gizon proba egingo dute; Lazkaomendiko taldeak, abereen aurka neurtuko ditu indarrak. Ohiko asto karrera ere egingo dute. Festak bukatzeko, bertsolarien eta trikitilarien saioak izango dira iluntzean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
Kirola
Ampo Ordizia- CRC Madril partida
ORDIZIA, Trebijano zelaia - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.