Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Jarduera fisikoak osasunean duen eragina da D'elikatuz Bizi kanpainaren ardatza

Elikadura

Aurtengo goiburua 'Bizi d'elikatuz eta mugituz' da; sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroarekin hasiko da.

iñaki gurrutxaga

Ordiziako Delikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak datorren astean ekingo dio Delikatuz Bizi ekimenaren aurtengo kanpainari. Gipuzkoako herritarrak elikadura osasungarriaren inguruan sentikortu eta heziketa ematea da kanpaina horren helburu orokorra. Aurten, jarduera fisikoak osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasungarriekin duen harremana jorratuko du Delikatuz Bizi ekimenak. Horregatik jarri diote Bizi delikatuz eta mugituz goiburua kanpainari.

Aurtengo programa Gipuzkoako lau sukaldaritza eskolatan emango diren elikadura osasungarriari buruzko ikastaroekin hasiko da. Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan, Donostiako Cebanc-Cdea ostalaritza goi eskolan, Donostiako El txoko del gourmet sukaldaritza eskolan eta Ordiziako Goierri Lanbide Eskolan dira ikastaroak.

Goierrin hiru ikastaro

Goierri Lanbide Eskolan hiru ikastaro emango ditu Pedro Lamasek. Aurrenekoa, maiatzaren 8, 9, 13 eta 15ean izango da, gazteleraz. Bigarrena, maiatzaren 20, 22, 27 eta 29an, hori ere gazteleraz, eta hirugarrena ekainaren 2, 4, 9 eta 11n, euskaraz. Matrikulak 10 euro balio du. Izena emateko eta ordutegiei buruzko informazio gehiago izateko 943 88 22 90 telefono zenbakira deitu beharra dago, edota www.delikatuzbizi.com webgunea kontsultatu.

Ikastaro bakoitzeko saio batean elikadura tailer bat emango du nutrizionista batek, eta parte hartzaile bakoitzak Delikatuz Bizi sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du.

Ikastetxeekin lanean

Aurten ere Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleak Jan eta jan... baina mugitu unitate didaktikoa lantzera joango dira Delikatuzera, eta urriaren 15ean ekintza bateratu bat egingo dute bertan. Azaroan, berriz, elikadura-osasuna eta jarduera fisikoaren inguruko bi jardunaldi egingo dituzte, EHUko Psikologia fakultatearekin batera.



 


d'elikatuz bizi



Ikastaroak. Sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroak. Goierri Lanbide Eskolan hiru ikastaro emango dituzte maiatza eta ekaina bitartean.

Ikastetxeak. 'Jan eta jan... baina mugitu' unitate didaktikoa landuko dute ikastetxeekin, maiatzetik urrira.

Jardunaldiak. Elikadura, osasuna eta jarduera fisikoaren inguruan, azaroan.

Ikerketa. 2006an hasitako elikadura-osasunaren inguruan hasitako ikerketarekin segituko dute.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa