Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abuztuak 21, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Idiazabalgo Gazta Egunaren atarian, herriko mamirik onena aukeratzeko lehiaketa egin dute.

Mami goxoa

arkaitz apalategi

Gaztaren egun handia ospatuko dute gaur Idiazabalen. Besteak beste, ardi latxaren esneak ematen duen jakia goratzeko sortu zen festa hau. Baina esne honetatik, beste produktu batzuk ere sortzen dira. Mamia da hauetako bat. Urtetan Euskal Herriko baserrietako postre ofiziala izan da mamia, gaztarekin batera. Galbidean utzi beharrean ordea, duela bederatzi urte hasi ziren Idiazabalen mami lehiaketa egiten, herritarrak ere jaki gozo hau prestatzera bultzatuz.

Urtez urte, dozenaka herritarrek parte hartu izan dute lehiaketa honetan. Aurtengo edizioan, hamaika lagunek eman zuten izena. Ostiralean egin zuten mami onenak aukeratu eta sariak emateko ekitaldia, Idiazabalgo jubilatuen elkartean.

Lehiakideekin batera, bost epaimahaikideak bildu ziren ekitaldian. Mamirik onena zein zen aukeratzerako orduan, hainbat faktore izaten dituzte kontuan. Aurrenekoa itxura eta kolorea izaten da, begiz sartzen dena. Ondoren, mamia probatzen dute, ahoan uzten duen testura, zaporea eta erabili den gatzagia neurtzeko. Usaina ere kontuan izaten dute puntuak ematerako garaian.

Aurkeztu ziren hamaika mamien artetik, sei aukeratu zituzten aurrena. Haien artetik, hiru irabazleak atera zituzten ondoren. Aurreneko saria, Belen Berasategik eraman zuen. Bigarrena, Xabier Mingezek, eta Arantxa Aierbek jaso zuen hirugarren saria.

Hirurei, koadro bana eman zitzaien opari moduan. Probaren amaieran antolatzaileek azaldu zutenez, datorren urterako orri bat prestatzeko asmoa dute, partehartzaileek jakin dezaten nola puntuatzen duten eta zer baloratzen duten gehien.

 

Luziano Aranburu artzaina omenduko dute artzain egunean



Idiazabalgo herriak omenaldi berri bat egingo dio bere jakirik ezagunenari, gaur ospatuko baitute Gazta Eguna. Goizetik hasi eta iluntzera arteko egitaraua prestatu dute. Hamarretan irekiko dituzte artzainen eta bertako produktuen postuak. Hamaiketan hasiko dira artzainak gazta egiteko prozesua azaltzen, era zaharrean eta gaur egun egiten duten moduan. Gazta nola ketzen duten ere ikusteko aukera izango da.

Artzainak dira Idiazabalgo Gazta Egunaren protagonista nagusiak. Urtero, herriko artzainen bat omentzen dute, eta aurten, Luziano Aranbururi egokitu zaio. Omenaldiaren ondoren, postu dotoreenak eta gaztarik onenak sarituko dituzte.

Eguna bukatzeko, herri kirol saioa ere izango da. Izan ere, Urrezko Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Iluntze partean berriz, txarangaren doinuek alaituko dituzte Idiazabalgo kaleak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa