
Santikutz abesbatza izan da jaietako egun handiaren protagonista nagusia
Legazpi
Gaur festetako lehen ataleko azken eguna da; jaiak datorren igandean Mirandaolan bukatuko dira eta.
Idoia luzuriaga
Legazpiko jaietako egun nagusiak, Santikutz Egunak, Santikutz abesbatza izan zuen protagonistetako bat, taldeari emandako Olaria saria dela eta. Prozesio eta mezaren ostean, Euskal Herria plazan Legazpiko Ezpata Dantza egin zen, XVI mendetik hona egun honen baitan Legazpin dantzatu dena, gaur egun Korostiren ardurapean.
Ondoren Xotero Plazaola Legazpiko alkateak Olaria saria eman zien Santikutz abesbatzeko ordezkariei, Marian Lasa, zuzendaria, Itziar Azpiroz, presidentea eta Asun Armendariz, hasiera hasieratik taldean egon den kidea, gainontzeko abeslariek gertutik ikusten zuten bitartean.
Abesbatzakoak esker onez
Abesbatzekoek «izan garelako gara eta garelako izango dira» esanaren inguruan eskertu zuten saria eta aurten, urteurrenak ospatzen dituzten legazpiar talde edo erakundeak gogoratu zituzten, hala nola Lenbur, Telleriarteko Txirrindulari Elkartea edota Bellota. Taldeak eskerrik beroenak eman eta alkatearen zoriona eta esker ona jaso eta gero Euskal Herriko semeak gera kantatu zuen.
Ondorengo Neskatxen Soka dantzan ere plazara atera zituzten abesbatzeko kideak.
Arratsaldean, besteak beste, pilota partidak, herri kirolak eta musika izan ziren jai giroan. Honez gain Legazpiko Motorzaleek motor erakusketa antolatu zuten plazan.
Gaur gehiago
Gaurkoari dagokionez, egitarau zabala dago. Arratsaldeko zortzietan Bertso Musikatuak izango dira, aurten gaia Eta 400 urte hauetan Segura izan bagina zer? izango delarik.
Dena den, honek ez du inola ere esan nahi Legazpin festak bukatzen direnik, izan ere, datorren igandean Mirandaola eguna ospatuko da eta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Mahai-ingurua
Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.