Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Festa egun handia

Beasain

Koadrila Egunean, atzo, herriko kaleak blusen kolorez bete ziren, eguraldia lagun, musika eta festa giroa izan ziren nonahi.

maider del olmo

Beasaingo jaien barruan Koadrila Eguna ospatu zuten atzo. Laguntaldeak eguerditik blusak jantzita ibili ziren kalean gora eta behera, egun osoan, jai giroa jartzen lagundu zuten txarangekin batera. Beasaingo kaleetan festa giroa presente zegoen atzo bazter guztietan.

Loinatz eguna, ohitura jarraituz, prozesioarekin hasi zuten. Andre Maria Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martinen baselizara prozesioan joan ziren txistulariak eta dantzariak lagun zituztela. Prozesioan Beasaingo alkateak eta zinegotziek parte hartu zuten, eta baita Goierriko beste alkate batzuek ere. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia bertan izan zen. Behin meza bukatutakoan hamaiketakoa egiteko aukera izan zen, ondorengo erromerian. Bazegoen mokadutxoa egiteko non aukeratua, eskaintza zabala baitzegoen: taloak, erroskilak, odolkiak, barraskiloak...

Ikusmin handia piztu zuen beste ekitaldi bat koadrilen arteko futbito txapelketako finala izan zen. Horren erakusle izan zen La Salleko jolastokian bildutako jendetza, zegoeneko gehienak blusa koloretsuak jantzita zituztela.

Futbitoko finala

Nelson Pig eta Potrozorri taldeen artekoa partida polita izan zen, oso borrokatua. Binako berdinketarekin bukatu zen neurketa, eta luzapenean Nelson Pig taldeak sartu zuen garaipena eman zion hirugarren gola. Horrenbestez, 3 eta 2koa izan zen azken emaitza, Nelson Pig-en alde. Kopa handiena eurentzat izan zen arren txapelketako antolatzaileek beste hainbat garaikur banatu zituzten jokalarien artean.

Laguntaldeen irteera

Partida bukatu eta berehala utzi zuten ikusleek zelaia, blusekin bat egiteko, jai giroan murgiltzeko gogoz denak ere. Txarangekin batera ibili ziren koadrilak bazkaltzeko ordura arte.

Asmo horrekin bildu ziren egurdian Beasaingo plaza azpian hainbat lagun euskal presoen aldeko bazkari herrikoian. Zehazki 150 lagun elkartu ziren. Eta behin bazkaldu eta gero, festari ekiteko prest egon ziren berriz ere.

Eguzkiak gogor jo zuen, eta bero sapari aurre egiteko eztarria freskatzea zen onena. Tabernetatik joan-etorrian ibili ziren koadrilak, iluntzera bitartean.

Txosna Batzordeak antolatuta arratsaldean Gazte Olinpiadak egin zituzten, azken urteetan ohitura bilakatu den bezala. Lagun-taldeek hainbat proba egin zituzten, baina oraingo honetan helburua irabaztea baino gehiago ondo pasatzea zela argi utzi zuten.

Ekitaldi gehiago izan zen gauera bitartean, giza-futbolina eta zezen mekanikoa, esaterako. Umeek, gainera, eurentzat prestatutako parkean ibili ahal izan zuten, puzgarrietan jolas eginez.

Azoka berezia

Festei segida emanez, gaurkoa azoka eguna izango da. Goizeko hamarretan emango diote hasiera feriari, barazki lehiaketarekin, azienda eta hegaztien erakusketarekin, artisau-azokarekin... Eguerdian herri-kirolak izango dira, bertsolariek lagunduta. Iñaki Azurmendi aizkolariak erakustaldia eskainiko du.

 

egitaraua



Gaur,Urteroko Azoka Berezia

10:00. Kalejira Txistularien Udal Bandarekin.

10:00. Urteroko Azoka Bereziaren hasiera. Ekitaldi ugari izango da goizean zehar: barazki lehiaketa, Loinazko San Martin plazan. Azienda eta hegaztien erakusketa, Joan Iturralde plazan. Talo-dastaketa, artisau azoka, Zubimuzu plazan.

11:00. Umeen sokadantza (aurreskua), Loinazko San Martin plazan.

12:00. Trikitilarien joaldia, Loinazko San Martin plazan.

12:45. Herri-kirolak, bertsolariek girotuta, Loinazko San Martin plazan: Iñaki Azurmendi aizkolariaren erakustaldia. Bertsolariak ere izango dira: Iñaki Apalategi, Andoni Egaña Amets Arzallus eta Jesus Mari Irazu.

19:00. Helduen sokadantza (aurreskua), Loinazko San Martin plazan.

19:00. Bertsolariak ariko dira arratsaldean Loinazko San Martin plazan.



Bihar

19:30. Erretiratuen Gurea abesbatzak kontzertua emango du , Usurbe antzokian.

Etzi

19:00. Dantzaldia Arrasto taldearekin, Urbialde plazan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Erakusketa

Adin txikiko atzerritarrei buruzko erakusketa
LEGORRETA, Udaletxean - 2008-11-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa