Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Jende ugari bildu du Gazta Egunak

Gizartea

Gazta Onenaren Lehiaketa Herrikoia J. Aranburuk irabazi du, baita postu onenarena ere; Luziano Aranburu omendu du herriak.

estitxu imaz

Eguraldia lagun zela ospatu zuten herenegun Gazta Eguna Idiazabalen. Goierriko hainbat herritan festak izan arren, jendetza handia bildu zen, gaztak dastatu eta artzaintzaren harira egun pasa Idiazabalen egitera.

Goizeko hamarretatik jada irekita zeuden artzainen postuak. eta haietan txukun-txukun jarritako gaztak dastatzeko aukera zegoen. Jende ugari ibili zen batetik bestera jakiak probatzen. Guztien artean gustukoena aukeratu eta haren antzekoa artzainari erosten ere jende asko aritu zen. Horrenbestez artzainak ere gustura geratu ziren salmentekin.

Gaztaz gain bizkotxoak, eztia, ahatekia, kandelak eta beste zenbait artisautza lan ere eros zitekeen, horrelako feria egunetan ohikoa den bezala. Lore postuak ere baziren herenegun, eta Amaren Eguna izanik asko izan ziren amari lore edo landare bat oparitzeko aprobetxatu zutenak. Loreak atsegin dituztenek ere etxeratu zituzten petunia, begonia eta bestelako landare ederrak.

Erosketak egiteaz gainera hainbat ikuskizun ere bazeuden plazan eta inguruetan. Plazan, esaterako gazta egiten aritu ziren Idiazabalgo artzainak, era zaharrean zein modernoan. Gaztak ketzen eta ardiei ilea moztez ikusiz, berriz, Txomenaneko parkean goza zitekeen. Parkean kokatuta zeukaten artzain txabolan aritu zen artzaina gaztak ketzen eta azalpenak ematen. Ondoan ardi mozten aritu ziren artzain gazte batzuk. Laster moztu zieten artilea ardiei, eskuz zein makinaz.

Jende askok parte hartu du lehiaketa herrikoian

Gazta onena aukeratzeko dastaketan 310 lagunek parte hartu zuten. Idiazabalgo Udaletik aditzera eman dutenez urtetik urtera indar gehiago hartzen ari da lehiaketa herrikoia. «Txapelketan zer baloratu jakiteko fitxa bat izaten du jendeak zenbait azalpenekin, eta galderak ere egiten dituzte euren lana ahalik eta ondoen egiteko helburuarekin».

Eguerdi partean, sari banaketarerkin batera, artzain izandako Luziano Aranburuk omenaldia jaso zuen. Artzain formako oroigarri bat eman zitzaion herriaren izenean.

Antton Irizar alkate ohiak ezustekoa jaso zuen, berari ere oroigarria eman baitzioten «hainbat urtetan alkate izateagatik eta Gazta Egunaren alde horrenbeste lan egiteagatik». Pozik geratu zen Irizar oroigarriarekin.

Azkenik Lurdes Intxaustik, Mikel Garmendia aguazil zenaren alargunak, egurrezko kaiku bat jaso zuen Idiazabalgo Gazta Jatorri Izendapena eta Artzai Gaztaren eskutik, «Mikelek erakutsitako jarrera prestuagatik».



 




sariak



Gazta onenaren saria. Lehiaketa herrikoia 1. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal).

2. Jose Manuel Etxeberria (Itsastegi gaztandegia. Getaria). 3. Juana Irastorza (Idiazabal).

Postu dotoreenen sariak

1. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal).

2. Aizpea Gaztategia (Olaberria). 3. La Leze (Ilarduia, Araba).

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Irteera

Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23

Festak

Artisau erakusketa
ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa