Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Musika Modernoaren lehiaketa jokatuko da aurten ere Zumarragan

Zumarraga

Secundino Esnaola musika eskolak antolatu du maiatzaren 24 eta 25erako, iaz estreinako deialdia ongi joan eta gero.

idoia luzuriaga

Secundino Esnaola Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko iaz antolatu zuen Musika Modernoaren Lehiaketak jarraipena izango du aurten. Bigarren ekitaldia antolatu du, maiatzaren 24 eta 25erako. Lehen edizioa arrakastatsutzat jo zuten antolatzaileek, eta horrek ekarri du bigarrena egiteko kemena. Hasiera batean deialdia musika eskoletara egin dute, baina musika modernoa jorratzen duen edozein taldek eman dezake izena, gehienez 20 talderentzako tokia badago ere.

Iaz 14 talde aritu ziren lehiaketan, eta lehenengo saria Zumarragatik oso gertu gelditu zen, Legazpiko Ozen Brass Band taldeak, Doinua eskolakoak, eraman baitzuen. Taldeen maila altua saritzeko ohorezko aipamenak ere banatu zituzten, hasieran aurreikusita ez bazuten ere; Azpeitiko Eztake, Irungo Planta Baja, Bilboko Hi Head eta Zumarragako The Shilde taldeek jaso zuten gorazarrea.

Aurten irabazleentzat 600 euro izendatu dituzte, eta musikako materiala erosteko deskontu txartela ere jasoko dute.

Publikoarentzat irekita

Maiatzaren 24-25ean emanaldiak 09:00etatik 13:00etara izango dira, Zumarragako Legazpi dorretxean. Publikoarentzat irekiak dira, aukera ona baita talde desberdinek egiten duten lana zuzenean entzuteko. Era berean, taldeek zuzenean jotzeko espazio bat sortzea da, hain zuzen, lehiaketaren helburuetako bat.

Lehiaketarekin batera, maiatzean Zumarraga-Urretxuko musika eskolak Haur Abesbatzen emanaldiak iragarri ditu. Ostiralean Oñatiko Ganbara Txiki abesbatza izango da, 19:00etan, Legazpi etxean.

Oñati eta Bergara

Duela lau urte sortutako talde da, Oñatiko 9 eta 15 urte bitarteko 45 gaztetxok osatzen dutena. Herrian zegoen musika zaletasunak eta haur abesbatzen arloan zegoen hutsuneak bultzaturik, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean sortu zen. Gaur egun Aitor Biain da zuzendaria.

Maiatzaren 22an, aldiz, Bergarako Gabero abesbatzaren txanda izango da, toki berean. 1992tik Bergarako Orfeoiak gazteen talde bat izan du, erreleboa eta orfeoiaren jarraipena bermatzeko. 2002an beste garai bati ekin zioten korukideek eurek, eta David Azurzak hartu zuen zuzendaritza. Ordutik aurrera Gazte Bergarar Orfeoiaren fruitu da Gabero. 2006tik Aitor Biain da zuzendaria.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Lehiaketa

Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01

Jaialdia

Dantzaldia Pelirekin
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa