Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Meza eta hamaiketakoarekin bihar bihar ospatuko dute Ezkion San Migel

Ezkio-Itsaso

Egun handia biharkoa izan arren, aste eguna izanik, ekitaldi gehienak astebururako antolatu dituzte.

estitxu imaz

Bihar, maiatzak 8, murgilduko dira urteko jaian ezkiotarrak. San Migelen festan meza eta hamaiketakoa antolatu dituzte bihar goiz eta eguerdi parterako. Egun guztian zehar Oria eta Laja trikitilarien doinuaz gozatzeko aukera ere izango dute Ezkio herri gunekoek zein bertara hurbiltzen direnek. San Migel eguna aste barrua izanik, larunbaterako eta iganderako prestatu dituzte ekitaldirik gehienak, adin guztietako pertsonek auzoko festaz goza dezaten.

Larunbat eguerdiko hamabietan ekingo diote egitarauaren mardulenari, Ezkioko IV. Gastronomia Lehiaketarekin. Pintxo platerkada bat prestatu beharko dute parte hartu nahi dutenek, nahi dituzten osagaiak erabiliz.

Pintxoak prest dituztela auzoko pilotalekura agertu behar dute 11:30etik 11:45era bitartean. Epaimahaikoen iritzia zehaztu eta jende artean banatuko dituzte jakiak. Janariarekin batera herrian egindako sagardoa zerbitzatuko dute.

Behin pintxoekin apetitua piztu eta gero, bazkari herrikoia egiteko bilduko dira denak frontoian. Menuan, besteak beste, paella izango da. 18 urtetik gorakoek 10 euro ordiandu behar dute bazkaltzeko, 18 urtetik beherakoek ez dute dirurik jarri beharrik izango.

Bazkal ondoren haurrak izango dira protagonistak. Altxorraren bila eta beste zenbait jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Helduek ere festa giroa gal ez dezaten mus txapelketari ekingo diote. Egunari bukaera eman aurretik txokolate-jana eta herri afaria ere egingo dituzte. Eguneko ekitaldirik garrantzitsuenak edo jenderik gehien bilduko dutenak behintzat jan-edanaren bueltan antolatutakoak izango dira: gastronomia lehiaketa eta bazkari zein afari herrikoiak.

Igandean kirola izango da nagusi

Kirolaren inguruan antolatu dute batez ere igandeko festa, nahiz eta goiz partean mezaren ondoren Goruntz taldeak dantza saioa eskainiko duen.

Goizean gaztetxoak ariko dira pilotan norgehiagoka. Eguerdi partean, 12:30ean, toka txapelketan parte hartuko dute helduagoek. Izen-ematea 13:30 artekoa izango da.

Igande arratsaldean, festei bukaera emateko, herri kirol saioa ikusi ahalko da Ezkion. Aizkoran, Otaegi eta Esnaola bikoteak Atutxak eta Ugarteburuk osatutako bikotea izango du aurkari.



 




egitaraua



Bihar, maiatzak 8, San Migel eguna 11:00. Meza Nagusia.

12:00. Lunch-a.Egun guztian. Oria eta Laja trikitilariak.

Larunbata

12:00. Pintxo lehiaketa herrikoia egingo dute.

14:00. Bazkari herrikoia. 17:00. Haur jolasak.

17:00. Mus txapelketa.

19:30. Txokolate-jana. 21:00. Herri afaria.

Egun guztian. Trikitia.

Igandea

11:00. Gaztetxoen pilota jaialdia.

12:00. Meza, herrian hildakoen alde. 12:30. Goruntz dantza taldearen erakustaldia.

12:30. Toka txapelketa.

18:30. Herri kirolak. Egun guztian. Egun guztian Elorza anaia trikitilariak ariko dira giroa berotzen.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa