
«Abiapuntua da ikastaroa»
begoña gomez ð- Baketik-en ikastaroen koordinatzailea
Goierri
Atzo hasi eta bihar arte Ordizian egingo den gizarte parte-hartzeari buruzko ikastaroa koordinatzen du Gomezek.
I. GURRUTXAGA
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu, Eusko Jaurlaritzak lagundu eta Arantzazuko Baketik zentroak antolatutako gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroaren koordinatzailea da Begoña Gomez (Tolosa, 1973). Ikastaro horiek ekimen zabalago baten abiapuntua direla dio.
Zer da gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa? Zer bilatzen du?
Bi helburu: batetik, gai publikoak lantzerakoan gizartearekin batera hartutako erabakiak jorratzea, eta bestetik, gai publikoetan parte hartzen duten pertsonak trebatzea. Parte-hartzea, azken batean, bizikidetzako eredu demokratikoari benetakotasuna ematea eta gauzatzea da. Programa honek datozen urteetan jarraipena izango du. Ikastaro hau abiapuntua da.
Beraz, ikastaro hau egiten duten pertsonek aurrera begira zeregin bat izan dezakete.
Hori da. Ikastaro hauek modulutan banatuta daude, kurtso egun bakoitzeko bat. Aurreneko moduluak gizarte parte-hartzeari buruzko teoria eta gogoetak biltzen ditu. Bigarrenak, esperientzia mapa bat eta gizarte parte-hartze aukerak biltzen ditu, eta azkenik, hirugarren egunean gizarte parte-hartzeari buruzko eta gatazken moldaketari buruzko proposamen tailer bat egingo da.
Ordizian atzo hasi ziren prestakuntza ikastaro horiek. Zenbat jendek eman du izena?
Momentuz 14-15 lagunek eman dute izena. Talde polita da horrelako lanketa bat egiteko. Pedro Ibarra EHUko irakaslea izango da ikastaroaren ponentea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06
Hitzaldia
Mari Karmen Garmendiaren 'Gizartea eta hezkuntza' hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.