
Lazkaon hasiko da Goierriko eskolaumeen II. txapelketa
Goierri
1997 eta 1999 urteen artean jaiotako pilotariek parte hartuko dute; zazpi herritako taldeak lehiatuko dira.
arkaitz apalategi
Goierri beheko zazpi herritako gaztetxoek parte hartuko dute Lazkaoko Antzar Kirol Elkarteak antolatu duen Goierriko II. Eskolaumeen Pilota Txapelketan. Larunbat honetan hasiko dira aurreneko partidak, Lazkaoko pilotalekuan. Txapelketak zazpi aste iraungo du, eta ekainaren 28an jokatuko dira finalak.
Antzar kirol elkartetik azaldu dutenez, «partaidetza» da txapelketa horren oinarria. Eskola adinean dauden bailarako pilotari guztiei ireki diete deialdia. «Haurrei pilotan lehiatzen jarraitzeko aukera eman nahi diegu; hau dela eta, sustatu nahi dena parte-hartzea da, errendimendua baino gehiago».
Aurten Goierriko zazpi herritako taldeek parte hartuko dute txapelketan, maila desberdinetan banatuta. Ataun, Idiazabal, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Zegama eta Segurako pilotari gazteak ariko dira jokoan, denak 1997 eta 1999 urteen artean jaioak.
Hutsunea bete nahian
Antzar elkartetik azaldu dutenez txapelketa «hutsune bat» betetzera dator. «Eskola adinekoen lehiaketa jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldndiak ezarritakoetara mugatzen dira, hau da, Eskola Kiroleko jardunaldietara. Jardunaldi ak azarotik apirilera bitartean ospatzen dira, eta beraz, bost hilabete baino gehiagoan lehiaketarik gabe gelditzen dira haurrak».
Bost hilabeteko etenaldia ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren planteamenduari eustea erabaki zuten, eta «Goierri bailarako eskola adineko pilotarien beharrei erantzuteko asmoz, jardunaldi kopurua handituko duen txapelketa antolatzea» erabaki zuten. Iaz egin zuten Goierriko eskolaumeen txapelketa aurreneko aldiz. Pilotari kopuru handia bildu zuen, eta antolatzaileak gustura gelditu ziren emaitzarekin.
I. jardunaldia
Zumarraga herriartean aurrera
a. apalategi
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.