Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ikastetxe guztietako ikasleek bertsoak eta antzerkia uztartuko dituzte

Urretxu-Zumarraga

Gipuzkoako Bertsolari Elkarteak sustatutako 'Gu ere bertsolari' egitasmoan parte hartuko dute, bihar.

miriam luki

Bihar eta maiatzaren 15ean Urretxuko eta Zumarragako ikastetxe guztietako LH4 eta LH5 mailetako ikasleek Gu ere bertsolari egitasmoan parte hartuko dute. Egitasmo horretan ikasleek bertsoak antzerkiarekin batuko dituzte, eurek sortutako bertso-antzezlana eskainiz.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak sortutako ideia da Gu ere bertsolari. Biharko saioan Labeaga aretoko oholtzan hamarka gaztetxok kantatuko dute, 19:00etatik aurrera. Hurrengo saioa, hilaren 15ekoa, Zelai Arizti aretoan izango da, 19:00etan baita ere.

Gainzuriko, Urretxu-Zumarraga Ikastolako eta La Salle-Legazpiko ikasleek eskainiko dituzten bertso saioak ordubete iraungo du.

Ahozkotasuna sustatuz

Duela zortzi urte Bertsolaritza eta ahozkotasuna proiektua ikastetxeetan lantzen hasi zen Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.Urtez urte zabalduz joan da proiektua, eta 36 herritako 96 ikastetxek parte hartzen dute orain, ikasleak guztira sei mila inguru.

Bihar eta hilaren 15ean ikasleek eskainiko dituzten bertso saioak «ikasleen lanaren ondorio» direla gogoratu dute antolatzaileek. «Emanaldietako ideiak eta bertsoak neska-mutilek landu eta sortu dituzte, eta eurak izango dira protagonista oso eta bakarrak», diote Bertsozale Elkartetik.

'Bertsometa'

Ikasturte osoan lantzen dute eskoletan bertsolaritza, eta egindako lana erakustea ikasleentzat garrantzitsua dela diote arduradunek, «baita taldean bideratutako proiektu bat konpartitu eta emaitzak elkarrekin gozatzea ere».

Bertso saioetan oinarritutako liburu bana jasoko du ikasle bakoitzak ikasturte amaieran. Bertsometa izeneko liburuak Gipuzkoako talde guztiak bilduko ditu. Liburuan talde bakoitzaren argazkia eta eurek egindako bertsoak geratuko dira jasota.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Ikus-entzunezkoa

'Te doy mis ojos' filma
ITSASONDO, Itsasondoko eskolan - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa