Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Hell Beer Boys taldeak 'No penseis por mi' laugarren diskoa kaleratu du, 'streetpunk' estiloko hamar abestiz osatutakoa. Hurrengo asteetan kontzertuak emango ditu Beasaingo taldeak.

Kaleko punk musika

maider del olmo

Hemen dira berriz. Ohi duten bezala musika gogorrarekin itzuli dira Hell Beer Boys-eko mutilak, streetpunk estiloarekin. Beasaingo taldeak laugarren diskoa du, labetik atera berria, bazterrak astintzeko asmoz datorrena; No penseís por mi jarri diote izena lanari, eta salgai dago jada.

Hell Beer Boys taldea 2002. urtean sortu zen, taldekideen esanetan musika pasioa delako eurentzat. Orain gutxi arte baterian Jon Lekuona ordiziarra aritu da, baina utzi egin du taldea eta haren lekua Eneko Marsak hartuko du. Gainerako hiru kideak hauek dira: Iker Lino (gitarra), Blasko (baxua) eta Gorki (ahotsa).

Lau disketxe independenteren laguntza izan dute euren azken lana kaleratzeko: Teletetxo Records (Azpeitia ), Puzkarra Records ( Hernani ), True Force Records ( Madril ) eta Caos SA.

Grabaketa eta nahasketa lanak Lobo Studios-en egin zituzten duela aste batzuk, Iosu Zubizarreta tekniko lanetan zutela, eta masterizaketa lanak, berriz, Estanis Elorzak egin ditu. Gustura daudela lortutako emaitzarekin diote.

Taldearen ibilbidea

Atzera begira jarrita taldea sortu zuteneko garaietara joan zaie gogoa, eta orduko oroitzapenez esan dutenez «lehenengo hilabeteak neketsuak izan ziren arren aldi berean oroitzapen oso onak ditugu». Tolosan entseatzen zuten orduan. Euren lehenengo kontzertua ere ez dute ahaztu, taldea sortu eta sei hilabetera igo ziren aurrenekoz eszenatokira, Ordiziako gaztetxean.

Ordutik hona gelditu gabe aritu dira, kanta berriak sortuz eta han eta hemen kontzetuak emanez. Euskal Herrian ez ezik baita Espainiako estatuan ere ibili dira euren musika zabalduz, hala nola, Burgosen, Vigon eta Bartzelonan emandako kontzertuak dituzte bereziki akorduan.

Eta euren lehenengo diskoa grabatzeko ordua ere iritsi zitzaien. Ratas del oria izena jarri zioten bederatzi kantuz osatutako diskoari, eta sekulako harrera ona izan zuen, euren hitzetan, berehala saldu baitziren kopia denak: «Gaur egun ez da kopia haietatik bat bera ere gelditzen», diote.

Honako diskoa, No penseís por mi, zazpi euroan jarri dute salgai, Goierrin honako tokietan: Beasainen Hiruki tabernan eta Eki Tattu dendan, eta Ordizian Leizea tabernan eta gaztetxean.

Hurrengo kontzertuak

Diskoa aterata, hainbat kontzertu emango dituzten hurrengo aste eta hilabeteetan. Besteak beste, maiatzaren 17an Azpeitiko Txarrantxa tabernan izango dira. eta ekainaren 21ean Ordizian. Azken horretan beste bi talderekin ariko dira: Skarmento Strenght-ekin eta The Last-ekin.

 

diskoa



Izenburua. 'No penseis por mi'.

Ezaugarriak. Streetpunk estiloko 10 abestiz osatua.

Prezioa. Zazpi euro.

Salmenta puntuak. Hiruki taberna (Beasain), Eki Tattu denda (Beasain), Leizea taberna (Ordizia) eta gaztetxea (Ordizia).

Informazio gehiago.

www.hellbeerboys.com

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa