Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ataunen barazki eta zizarik onenak sarituko dituzte San Isidro egunez

Ataun

Aurten Aian ospatuko dute San Isidro eguna; lehiaketetan izena emateko epea larunbatean bukatuko da.

arkaitz apalategi

Ataungo nekazariek landutako produkturik onenak sarituko dituzte beste behin ere San Isidro egunean. Gaur zortzi, hilaren 15ean ospatuko dute nekazarien eguna Aia auzoan. Barazki eta ziza lehiaketak, erakusketa eta bazkaria egingo dituzte.

Badira urte batzuk San Isidro egunez herriko produkturik onenak saritzen hasi zirela. Urtero auzoz aldatzen joaten da festa, eta aurten Aian ospatuko dute. Goizeko hamaiketan irekiko dituzte postuak. Bertan herriko barazki, ziza eta gaztak ikusi eta erosteko aukera izango da. Hamabietan meza egingo dute Aiako elizan. Ospakizunekin bukatzeko bazkaria egingo dute Urbitarte sagardotegian. Bazkarira joateko asmoa dutenek udaletxean eman behar dute izena, 943 18 00 11 telefono zenbakira deituta.

Barazki eta ziza lehiaketak

San Isidro egunean ohitura den moduan, herriko barazki eta zizarik onenak aukeratu eta sarituko dituzte. Edozein ataundarrek parte har dezake lehiaketa horietan. Baldintza bakarra barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izatea da.

Nekazari bakoitzak gutxienez bost barazki mota aurkeztu beharko ditu lehiaketara, eta egokitzen zaion postuan jarri beharko ditu erakusgai. Barazki onenak eramaten dituenak 72 euroko saria jasoko du. Aurreneko sei lehiakideentzat ere izango dira sariak.

Barazkiez gain, zizarik onenak ere aukeratuko dituzte azokan; horientzat 36, 24 eta 12 euroko sariak izango dira, aurreneko hiru sailkatuentzat.

Udaletik baserritar, artzain, nekazari eta herritar guztiei egin diete San Isidro eguneko ekitaldietan parte hartzeko gonbitea.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Kalejira
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-11-20

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latzartegi aretoan - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa