
Dena prest dago igandean izango den Beitia mendi martxarako
Urretxu-Zumarraga
Izen-emate erritmoa «ondo» doa, baina azken orduan jende asko animatu ohi da.
i. luzuriaga
Igande honetan izango da Iñaki Beitiaren omenezko XII. Mendi Martxa, eta ia guztia dago prest, azken orduko ukituak falta badira ere. «Lan guztiak izendatuta ditugu, taldeak eginda, ibilbideak prest, erosketak ere abian dira... Hau da, aldez aurretik antola daitekeen guztia antolatu dugu», diote arduradunek.
Ibilbide luzea egiten dutenak goiz hasiko dira igandean ibilian, 06:00etan elkartuko dira 54,4 kilometro egiteko. Urretxu-Zumarragan hasi, Zerain eta Mutiloatik pasatu, eta Izazpi, Aizpurutxo eta Irimo tontorretatik itzuliko dira. Ibilaldi laburrerako irteera mailakatua egingo da, eta hori da aurtengo berritasunetako bat. 08:00etan hasiko dira irteten, ordu erdian, 24,5 kilometro egiteko. Samiño eta Oletatik, Aipurutxora jaitsi eta Irimotik itzuliko dira.
Ibilbide luzean barrena sei jan-edan postu jarriko dituzte, eta beste hiru ibilbide laburrean. Horrez gain, antolakuntza aldetik behar diren segurtasun neurriak kontuan hartu dituzte.
Izena emateko prozesua
Izen-emateari dagokionez oraindik ere irekita dago epea, eta antolatzaileek zalantzan daudenak animatu dituzte. «Internet bidezko izen-ematea ondo doa, eta gainontzekoa ere bai. Dena den, jende asko azken orduan animatzen da, horretan ere eguraldiak eragina izaten du eta».
Iganderako eguraldi iragarpenek «onegia ez» dela izango diote. Baina iaz ere halakoxea zegoen iragarrita, eta 1.100 lagun bildu ziren irteeran eta 830 inguruk bukatu zuten ibilbidea, «bustita baina gustura».
Azken ordukoak
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aurreko urteetako datuei begira, azken orduko izen-emateak «oso kontuan» hartuko dituzte.
Oraindik izena eman ez dutenek beitia.org webgunean, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan, eta Osadar mendi taldearen egoitzan egin dezakete. Era berean, martxaren webgunean informazio zabala aurki daiteke.
Igandeko mendi martxarekin Aizpurutxon jaiotako baina Urretxu-Zumarragako egunerokotasunean murgildutako Iñaki Beitia gogoan izango dute berriro ere.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bilera
"Makilari" herri aldizkaria prestatzeko bilera
GABIRIA, Udaletxean - 2008-11-20
Musika
Beti Argi Musika Bandaren kalejira
ORDIZIA, Ordiziako kaleetan - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.