Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako 3.138 ikaslek kontsumoaren eta hondakinen gaia landu dute ikasturte honetan Eskolako Agenda 21en barruan; euren proposamenak eman dizkiete orain udal ordezkariei.

Ilargia nahi dugunean

miriam luki

Ama, nahi dut. Zer nahi duzu? Tigre bat. Niri ere gustatuko litzaidake tigre bat edukitzea eta ilargia ere niretzako nahiko nuke, baina ezin da, ilargia guztiona da». Nahi eta ezin, etengabean handik eta hemendik hamaika irudi, hamaika mezu garden edo ezkutu gauzak desiratzen jarraitzeko. Umeei dena ezin dela lortu esateko moduak badaude, eta uler dezakete. Helduek ulertzen al dute, ordea?

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako ikastetxe guztietako ikasleek kontsumoaren eta hondakinen gaia landu dute aurtengo ikasturtean. Guztira 3.138 ikasle aritu dira gaia aztertzen. Legazpiko ikasleek lehenengo, eta atzo Urretxukoek eta Zumarragakoek norbere herriko alkateari kontsumo eta hondakinen inguruan egindako hausnarketetatik ateratako ondorio nagusiak azaldu dizkiete. Ondorioez gain, euren proposamenak ere helarazi dizkiete. Orain pilota udalen teilatuan dago, eta alkateek ikasleei idatziz erantzuteko konpromisoa hartu dute.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitarteko ikasleek bakoitzaren adinari egokitutako azterketa egin dute. Hondakin bakoitza zein ontzitara bota behar den ikasi, Gabonen ondoren edukiontzien egoera aztertu, hondakin organikoekin zer gertatzen den ikuskatu, jai ekologikoekin amets egin, erosketa ohiturak eta publizitatearen eragina aztertu edota herrietako enpresen kontsumoa eta hondakinen inguruko jarrerei erreparatu diete.

Legazpiko ikasleek Udalak bultzatu nahi duen Mugikortasun Plana ere ezagutu dute.

Ondorio nagusiak

Lehenengo eta behin, gauza gehiegi erosten direla eta horren ondorioz guztionak diren hondakin gehiegi sortzen direla diote ikasleek. Plastiko eta paper asko dagoela eta erabili bezain pronto botatzen diren produktu ugari dagoela ere ondorioztatu dute. Hondakin organikoekin gogoratu dira, eta konpostajea sustatzea gomendatu dute.

Kontsumoarekin zuzenean lotutako publizitatearen eragina aztertu eta gero, gazteek markak kontuan hartzen dituztela onartu dute, eta publizitateak gauza materialen onura azpimarratu eta bizimodu hobearen irudia saltzen duela argi dute.

Ikasle guztiak bat datoz dendetan poltsa gehiegi banatzen direla esaterakoan, eta supermekatuetan poltsak ordainduta eskuratu beharko liratekeela diote, agian horrela erosleek euren poltsak eramango lituzteketelako.

Eskakizunak

Kontsumo ohiturak arrazionalizatu eta hondakinen kudeaketa hobetzeko zenbait konpromiso hartzeko prest daude ikasleak: publizitatearen aurrean kritikoak izan edota berrerabilpena sustatu. Herritarrei ere zenbait proposamen egin dizkiete, jostailuak trukatzea adibidez. Udalei sentsibilizazio kanpainak egitea, edukiontzi gehiago jartzea, hauteskundeetan publizitatea murriztea eta gai ekologikoak eta bidezko merkataritza bultzatzeko eskatu diete.

Nagusitzean supermerkatura euren poltsak eramaten dituzten helduak badira, bejondeiela!

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa