
Zerain-Segura bidegorria egiten urte bukaeran hasiko dira
Goierri
Aurreikusitako aurrekontua 679.120 eurokoa da; lanak egiteko lau hilabeteko epea behar dela adierazi dute.
estitxu imaz
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren bitartez, ontzat eman du bizikletarien eta oinezkoen bidearen zati hau egiteko proiektua: Gi-2637 errepidearen ondoan, Zeraingo bidegurutzetik Segurako Kortaberria auzorako sarbideraino. Ontzat eman du, era berean, Eusko Jaurlaritzari lanak presakotzat jo ditzan eskatzea, urte bukaeran hasi nahi baitute obrekin.
Aurreikusitako aurrekontua 679.120 eurokoa da, eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa, egiten hasten direnetik aurrera kontatuta, urte bukaeran hasiko baitira, desjabetzeko eta enkanteko tramiteak egin ondoren.
Proiektuaren bidez 1.658 metroko bidegorria egingo dute: hasierako 440 metroak errepidetik aparte joango dira, eta gainerako 1.218 metroak Gi-2637 errepidearen ondotik.
Errepidearen zabalera hiru metrokoa izango da, eta oinezkoek nahiz bizikletariek batera ibili ahal izango dute. Dena dela, oinezkoek izango dute lehentasuna, eta bizikletei abiadura orduko 20 kilometrora mugatuko zaie.
Bidegorria egiten elkarlanean ariko dira Bide Azpiegituretako Departamentua eta Garapen Iraunkorreko Departamentua. Lehenengoa lurra berdintzeaz arduratuko da errepidearen parean doan zatian, eta bigarrena bide zorua egiteaz eta azken egokipenaz, errepidetik aparte doan zatiaz gain. Bidegorriko argiteriako kanalizazioak ere egingo dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Yaw, Sus Scrofa eta Harrika taldeen kontzertua
ORMAIZTEGI, Txosna gunean - 2008-11-21
Ikus-entzunezkoa
'Te doy mis ojos' filma
ITSASONDO, Itsasondoko eskolan - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.