Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Azken txanpan sartzeko prest

Beasain

Mozorroen Eguna ospatuko dute gaur Beasainen, jaien barruan, eta bihar bukatuko dira herriko festak.

maider del olmo

Asteburu luzea dute aurretik beasaindarrek. Gaur eta bihar festen harira ospakizun eta ekitaldi ugari izango da Beasainen, era guztietakoak gainera. Gaur, esate baterako, mozorroen eguna ospatuko dute. Festak, berriz, bihar bukatuko dira, baina ordura arte izango da oraindik zerekin gozatua.

Gaurko eguna elkarteen arteko sukaldari lehiaketarekin hasiko dute. Sukaldariak goizeko hamarretan hasiko dira Loinazko San Martin plazan euren jakiak prestatzen. Ordubete geroago zabalduko ditu ateak II. Ardo Azokak, Euskal Herriko eta Espainiako estatuko hamar ardandegitako ardoak dastagai izango dituena. Lehenengo urtea da jaietan ardo feria egiten dutena, baina azaroko Odolki Egunean ekimenak izan zuen arrakasta ikusita oraingoan ere harrera beroa izango duela uste dute antolatzaileek. Ardoak probatzeko postuak goizez eta arratsaldez zabalduko dituzte.

Txirrindu proba

Dena ez da, ordea, jana eta edana izango, eta kirolak izango du bere tartea biharkoan. Hala, XXVII. Usurbe proba Mikel Etxeberria Memoriala jokatu da. Helmuga Nafarroa etorbidean izango du txirrindu probak.

Bazkalostetik aurrera, orduak aurrera doazen heinean, kalean gero eta mozorrotu gehiago ikusiko dira, Mozorroen Eguna izanik. Arratsaldean zehar umeentzako ekitaldiak izango dira; hala nola, xake partidak eta umeentzako dantzaldia Lumagorri taldearekin.

Eta gauean, kontzertuak. Txosnetan DJ Txo! ariko da musika jartzen eta Loinazko San Martin plazan Kresala orkestrarekin dantzaldia izango da.

 

gaur, Mozorrotuen eguna



10:00. Txistularien Udal Bandaren goiz eresi alaia.

10:00. Elkarteen arteko sukaldaritza-lehiaketa, Loinazko San Martin plazan.

11:00. Ardo azoka, plazan.

11:00. Erretiratuentzat toka eta igel txapelketak, Zaldizurretan.

13:00. Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketako jakien aurkezpena, Loinazko San Martin plazan.

16:00. XXVII. Usurbe Proba, Mikel Etxeberria Memoriala. Txirrindularitza. Helmuga Nafarroa etorbidean.

16:00. Gazteen arteko xake txapelketa, Murumendi ikastetxean.

18:30. Umeentzako dantzaldia.

19:00. Batucando No Ar taldea.

23:00. Dj Txo!, txosnetan.

23:30. Dantzaldia Kresala orkestrarekin, plazan.



 

Herri-kirolen jaialdia izango da bihar

Kirola

Aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldiak izango dira igande arratsaldean Gernika pasealekuan.

m. del olmo



Arrano Beltza Euskal Herri-Kirol Taldeak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatuta bihar herri-kirolen jaialdi handia jokatuko da Beasainen, herriko festen barruan, azken urteotan ohitura bihurtu den bezala.

Goizeko bederatzietatik aurrera Iturengo Aurtizko joaldunak ibiliko dira herrian zehar. Arratsaldean, zazpietatik aurrera, Gernika pasealekuan aizkolari gazteen saioarekin emango zaio hasiera jaialdiari: Oihan Larretxea (Arantzakoa) eta Ander Erasun (Iturengoa) izango dira aurrez aurre. Harri-jasotzaileen saioa izango da. Bestalde, Joan Jose Unanue Goenatxo II.a eta Aimar Irigoien, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Joseba Ostolazaren aurka. 138 kiloko harri kubikoarekin eta 125 kiloko bolarekin ariko dira harri-jasotzaileak Beasainen.

Aizkolarien beste saio bat ere izango da, bikoteka: Donato Larretxea eta Iñaki Azurmendi, Joxemari Olasagasti eta Floren Nazabalen aurka. Bikote bakoitzaren lana honako hau izango da: 6 kanaerdiko, 6 hirurogei ontzako eta 2 kanaerdiko zutika.

Antolatzaileen gonbitea

Herri kirol-taldetik beasaindarrak ez ezik egunotan jaiak direla-eta inguratuko diren goierritar denei egin diete gonbidapena biharko jaialdia ikustera joateko, euren esanetan ikuskizuna ziurtatuta baitago.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Sendabelarren eta preparatuen ikastaroa
ORDIZIA, Lukusin plazako Gaztelekuan - 2008-11-18

Ipuin kontaketa

Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa
ORDIZIA, Ordiziako Udal Liburutegian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa