Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Bihar goizean irtengo dira erromesak Zegamatik Arantzazura bidean

Zegama

Etzi herritarrak elkartu eta prozesioa egingo dute Arantzazun; itzulitakoan Zegaman jai giroa izango da nagusi.

estitxu imaz

Bihar eta astelehenean Arantzazurako peregrinazioan parte hartuko dute zegamarrek, eta horrenbestez egun bereziak izango dira Zegaman.

Goiztiarrenak bihar, igandea, 08:00etan herrian autobusa hartu eta tren geralekuraino joango dira, handik mendiz Arantzazura abiatzeko. Ordubete eta bi ordu geroago ere irtengo dira autobusak, jendeari aukera zabala emanez.

Bidean denboralditxo bat egin eta gero, bazkaltzeko geldialdia egingo dute, 13:00ak edo 13:30a aldera. Bazkaria Udalak eskainiko die ibiltariei. Jan eta edaten ari diren bitartean txiste, kantu eta bertsoak ere ez dira falta izango.

Jatorduaren ondoren berriz ere bideari ekingo diote, Arantzazurako azken metroak egiteko.

Arratsaldeko bostetan Zegamako kooperatiba aurretik autobusa irtengo da Arantzazura, garai horretan joan nahi duenarentzat.

Zortzietan errosarioa errezatu ahalko dute fededunek, eta gainerakoek Arantzazuko kaleetan ibiltzeko aukera izango dute. Bederatzietan afaria izango da.

Zegamara itzuli nahi dutenentzako autobusa iluntzeko zortzietan irtengo da Arantzazutik.

Prozesioa etzi izango da

Goizeko zortzietan abiatuko da autobusa Zegamatik Arantzura. Hamarrak eta laurdenean Goiko Bentan elkartuko dira herritar guztiak. Agintariak eta txistulariak lagun dituztela prozesioa egingo dute santutegiraino.

Meza bukatutakoan santutegi aurrean herritar guztien argazkia ateratzeko aprobetxatuko dute, aurrekoen usadioa berreskuratuz.

Bazkaldu ondoren hirurak aldera oinez itzultzeko asmoa dutenek bideari ekingo diote. Ordu eta erdi beranduago irtengo da autobusa Zegamarantz.

18:00etan merienda izango da Oazurtzan, Udalaren eskutik. Ordubete geroago, oinez iritsi direnei ongietorria egingo diete San Bartolome ermitaren ondoan. Haurrentzakok goxokiak ere banatuko dituzte.

Zupurrutin, Ama Birjinaren ongietorria eta gero, prozesioa egingo dute San Martin parrokiara, eta Udalak ogitartekoak eta ardoa partituko ditu. Astelehen gauean herri afarian bilduko dira herritarrak udaletxeko arkupetan.

 

Antzinatik datorren ohitura, eta urtero jende asko biltzen duena

Zegama

1553koa da Zegamako erromesen lehen aipamena, baina uste dute lehendik ere joaten zirela Arantzazura.

e. imaz



Zegamar jatorria duen Aita Zurutuza Arantzazuko fraileak bidalitako txostenean aspaldiko izaera ematen dio erromesaldiari: «1469. urtean agertu zen Ama Birjina Arantzazun. Handik berehala erromes ugari hasi ziren etortzen hona: Oñati, Arrasate, Leintz bailarakoak eta ziur asko zegamarrak ere bai».

Zegamako erromesen lehen aipamen zuzena 1553koa da, komentua erre zen urtekoa. Urte hartan itzuli zuten Arantzazuko Andre Mariaren irudia bere bigarren kokalekutik lehengora. Zegamar erromesak hantxe izan ziren Pentekoste bigarrenean.

1590. urtean Rojas Sandoval Iruñeko gotzainak debekatu egin zituen erromeria luze samarrak, haietan «gehiegikeriak» egiten omen zirelako.

Urte batzuk geroago, Frai Mateo Burgos Iruñeko frantziskotar gotzainak baimen berezia eman zien zegamarrei, eta haiei bakarrik, Arantzazura erromes joan ahal zitezen. Honela zioen bere oharrean: «Zegamarrak beti joan izan dira Arantzazuko Amaren monasteriora, herritik legoa eta erdira, beti jan eta edan gabe egin izan dute; ikusten da haiek gainerantzekoek baino jaiera biziagoa diotela Arantzazuko Amari».

1787an berriz ere erromerien debekua etorri zen Iruñeko gotzainarengandik. Baina handik aurrera Zegamako alkateak urtero eskatzen zuen baimena, eta beti baiezkoa iristen zen.

Horrela gaur egun arte eustea lortu dute zegamarrek. Arantzazurako erromesaldia ohitura berezia da oraindik Zegaman. Batzuek ohitura eta fedea uztartzen dituzte beste batzuek ohitura bakarrik, baina jende ugarik parte hartzen du erromesaldian. Oinez edo autobusez egiten dute joan-etorria. zegamarrak Arantzazutik bueltan direnerako jai giroa izaten da nagusi zegamarren artean herrian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa