
Urretxuko Arau Subsidiario berriak «aurki» aurkeztuko dituztela esan du alkateak
Urretxu
EAri erantzunez «herria geldirik ez» dagoela esan dute; bestalde, orain arte egindakoaren berri ere eman nahi izan dute.
miriam luki
Urretxuko udal gobernuak agerraldia egin du udal jardunaren berri emateko. EAk «herria geldi» dagoela adierazi eta gero, Iñaki Zabala alkateak erantzun du «geldituta aurreko legealdian onartutako arauak» daudela, «herrirako onartezinak zirela uste izan genuelako. Gure arauak amaitzear daude eta aurki emango diegu herritarrei haien berri».
Agerraldia EAren salaketaren testuinguruan eta baita ezker abertzalea gobernuan dagoen herrietan PSE-EEk eta EAJk aurkeztutako mozioen harira egin zuten. «Galdutako gobernu esparruak berreskuratu edota ezker abertzalea udaletatik kanpo uzteko saiakerak dira hain zuzen», esan zuen Gorka Garmendia zinegotziak.
Alkateak egindakoaren berri eman zuen. «Arauak sei hilabetean amaituta egongo zirela esan nuen, eta epea luzatu beharrean izan gara atera berri den Zoruaren Legearekin bat etor daitezen. Euskal Herriko lehenengo herrien artean egongo gara horretan».
Aurrekontuak hurrengoan
Ikastolako proiektua azken fasean dagoela jakinarazi du. 2008rako udal aurrekontuak onartu gabe daude oraindik Urretxun, eta gobernuak hurrengo osoko bilkurara eramango dituela iragarri du.
Legealdia hasi zenetik egindakoen artean, zirkulazioa ordenatu, tabernen funtzionamendua arautu, eta Urretxu eta Zumarragaren arteko kolaborazioa sustatu direla gogoratu du Zabalak. Udalaren barneko kudeaketa hobetzeko lanean ari direla ere azaldu du.
arau sudsidiarioen berritasunak, besteak beste
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
Topaketak
Ordizia eta Elorrioko gaztetxeen arteko topaketak
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.