
Loinatz jaiak bukatzear
Loinatz jaiak
Gaur Dantza Topaketa eta Herri Kirol Jaialdia egingo dira; atzo, berriz, mozorroak, Ardo Azoka eta sukaldaritza lehiaketa izan ziren.
estitxu imaz
Egun asko daramatzate festan beasaindarrek, baina indarrak atera eta gaurko azken egunari gogotsu heldu nahi diote.
Gaur Iturengo Aurtizko zanpantzarrek esnatuko dituzte herritarrak. Askok ohetik jaiki beharrik ez dute izango, artean oraindik izarapean sartu gabe egongo baitira, atzoko parranda egun handia bukatu nahi ezta; askok topo egingo dute zanpantzarrekin.
Beasaingo jaietan erakusleihorik dotoreena nork eduki duen jakin ahal izango da. Eguerdiko hamabietan Bareak dendari elkartean banatuko diote saria irabazleari.
Eguneko protagonistak ordea, Beasaingo Dantza Topaketa eta Herri Kirol Jaialdia izango dira. Eta horrenbestez, bi ekitaldi horiek burututa agurtuko dituzte Loinatz jaiak datorren urtera arte.
Atzo, bestalde, mozorroak aitzakia hartuta egin zuten festa beasaindarrek. Euria aritu zuen goiz eta eguerdi partean, baina asko ez zituen horrek kokildu; benetako bareek euriarekin egin ohi duten bezala kalera irten zuten.
Hanburgesa marka ezagun bateko pailazo ugari ikus zitekeen batetik bestera, helduak zein haurrak. Eurekin zerabilten Ronald MacDonald gizontxoa ere. Tarteka geldialdiak egin eta Gabonetako zenbait kanturen doinuekin bertso batzuk kantatzen zituzten ironia kutsuarekin. Beste inoren beharrik gabe giro ederra jarri zuten tabernaz taberna.
Beste batzuek diskoteka moduko bat eraiki zuten, mugigarria. Edariak tabernetan eskatu eta kanpora ateratzen ziren eurek jarritako musikaren doinupean dantza egitera. Haiek ere euren seme-alabekin batera zebiltzan.
Beste batzuk mozorroak soinean zituztela Ardo Azokara joan eta mahatsaren zuku ederrak dastatzek aprobetxatu zuten.
Bazkaldu eta gero oraindik askoz jende gehiago zebilen kolore eta forma desberdineko mozorroak jantzi eta parrandan.
Zortzi elkarte sukaldaritza lehiaketan
Beasaingo zortzi elkartek parte hartu zuten sukaldaritza lehiaketan, San Martin plazan. Legatzik onena Usurbe elkarteak prestatu zuen epaimahaiaren iritziz, eta iberiar txerriaren masailik onenak Alfil elkarteak. Puntuazio orokorrean lehen postuan, berriz, Arrano elkartea geratu zen.
egitaraua
Beasaingo jaien barruan Ardo Azoka egin zen atzo Bareak merkatari elkarteak antolatuta; San Martin plazaren azpian 10 lekutako ardoak dastatu ahal izan ziren.
Mahatsaren zukua dastagai
e. imaz
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Baztanera irteera
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-20
Ipuin kontaketa
Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa
ORDIZIA, Ordiziako Udal Liburutegian - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.