Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ordiziak gero eta eskurago dauka Hirugarren Mailara igotzeko txartela

Goierri

Preferenteko lider jarraituko du beste aste batez gutxienez Ordiziak, atzo Euskaldunari 3 eta 0 irabazita.

i. gurrutxaga - a. maiz

Gipuzkoako Preferenteko sailkapenean lehenengo bukatzen duenak 3. Mailan jokatuko du datorren denboraldian, zuzenean igoko da. Balentria hori lortzeko bidean da Ordizia, atzo Altamiran 3 eta 0 irabazita geroz eta gertuago baitu txartela. Bi jardunaldi soilik geratzen dira liga bukatzeko, eta bigarren dauden Real Union eta Trintxerperi gutxienez hiru puntuko aldea ateratzen segituko du Ordiziak, euren emaitzen zain.

Konfiantzarekin irten ziren ordiziarrak atzo zelaira. Ohi baino lehenago hasi zen partida, 16:00etan, Beasain auzo herrian festak izanda eta jokalari asko hangoak direnez, ospatzera lehenbailehen joateko. Eta aitzakia bikain kunplitu zuten. 4. minuturako aurretik zen Ordizia. Erraz jokatu zuten, hegaletako jokoa egoki eta eraginkor eginez.

Oinak lurrean edukitzeko beharraz ohartarazi du astean zehar Ruben Vazquez entrenatzaileak. Oraindik ez dute lehenengo postua segurtatu, eta goiburu horri kasu egiten jarraitu beharko dute zuzeneko igoera lortzeko. Baina dena aldeko dauka Ordiziak. Datorren asteburuan ere Altamiran jokatuko du, Zumaiakoren kontra. Eta ligako azkeneko partida Donostian, Beriorekin. Etxeko neurketa aurrera ateratzen badu lan erdiak baino gehiago eginak izango ditu, Real Unionekin gol averagea alde duelako, baina ez Trintxerperekin (gaur dute pasaitarrek).

Idiazabalek arnasa hartu du

Kontrako aldean, oraindik iraupena seguru ez duena Idiazabal da. Baina atzo hiru puntuak batu eta arnasa hartzeko moduan da. Eibartarrak taldeari 4 eta 1 irabazi zion, jaitsierako borrokan aurkari zuzenari. Sergio Serranok, Artolak, Urretak eta Harrik sartu zituzten golak, 4 eta 0 jarriz. Erabat menperatu zuten arerioa atzo.

 

Beasain, bizia zailduz

3. Maila

Azkeneko jardunaldian ezin du hutsik egin Beasainek, nahiz eta iraupena bere lanaren menpe dagoen.

a. maiz



Liga bukaera lasaia izango zela zirudiena asko okertu zaio Beasaini 3. Mailan. Lau hilabetean irabazitako errenta dotorea jan diote sailkapenean atzetik dituen taldeek (bost ditu gaur egun atzerago, eta hiru jaitsiko dira Preferentera). Atzo bina berdindu zuen Elgoibarrekin Loinatz zelaian, doi-doi.

Ezinean ibili zen atzo Beasain. Bigarren zatian bi aldiz aurreratu zuen Osorok bere taldea, Elgoibar. Rinconek banakoa, eta Ioritzek 90. minutuan penaltiz binakoa berdindu zuten, azken unean.

Puntu bat, ezinbestekoa

Zarautzek eta Tolosak galdu eta San Pedrok irabazi egin zuten atzo. Beasainek 40 puntu ditu (15.). Puntu bat gehiago behar du geratzen den partida bakarrean besteen emaitzaren zain ez egoteko.

Azken jardunaldia datorren asteburuan jokatuko da. Vitoriaren kontra bukatuko du liga Beasainek, Gasteizen.



 


Ordizia 3

Euskalduna 0

Ordizia. De Marcos; Mujika, Alvarez, Lekuona, Gonzalez (70.m, Ezeiza), Sergio, Pablo, Aitzol (71.m, Jon Usabiaga), Yassine, Irastorza (66.m, Sevilla), Crespo (80.m, Ibet).

Euskalduna. Juárez, Duque, Jonatan Fernández, Altuna, Pontesta, Mauleon (73.m, Garcia), Berrueta, Ugalde (57.m, Sánchez), Marquez, Cristofer Fernández, Artola (70.m, Irazu).

Epailea. Aiesa; Ruiz eta Rezola.

Txartelak. Irastorza (33.m), Berrueta (55.m), Altuna (63.m), Aitzol (68.m) eta Cristofer Fernández (69.m).

Estadioa. Altamira. Erabat bete gabe, baina giro polita. Txaranga eta guzti. Lanbro giroa.

Golak

1-0. Crespok (4. min.). Yassinek ezker hegaletik erdiratu, Irastorzak baloia orraztu, eta Crespok buruz.

2-0. Irastorzak (26. min.). Mujikak erdiratu luze, eta sarera buruz.

3-0. Sergiok (65. min.). Pasea bularrarekin geratu, eta jaurtiketa bortitza zutoin ondotik barrura.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa