
Mineral eta Fosilen Museoa kalera atera eta 29 dendatan piezak ikusgai daude jada
Urretxu
Museoen Nazioarteko Egunaren harira egitasmo ugari antolatu dituzte Udalak eta Museoak elkarlanean.
miriam luki
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta Urretxuko Udalak Mineral eta Fosilen Museoaren Lagunekin batera zenbait egitasmo antolatu ditu. Horietako bat da Museoak kalera, jolastu gurekin. Bitartean merkatari elkartearekin elkarlanean, Urretxuko eta Zumarragako 29 dendatako erakusleihoetan mineral edo fosil bana bana ipini dute. Pieza bakoitzak bere fitxa du, eta hortik abiatuta iaz egindako jokoa martxan jarriko dute bihar.
«Bitartean elkarteko kideen laguntzarekin iazko jarduera errepikatzea pentsatu genuen. Gainera, iaz jolasak izandako arrakasta ikusita aurten bi astetara zabaldu dugu», dio Urretxuko kultura zinegotzi Gorka Garmendiak.
Uggasako merkataritza teknikari Ainhoa Maiztegiren arabera «ekintza hau oso onuragarria da museoa kalera atera eta herritarrei hurbiltzeko aukera ematen duelako, eta baita herritarrak bertako merkataritzara hurbiltzen dituelako ere». Iaz baino sei denda gehiagok parte hartuko dute.
Mineral eta Fosilen Museoko lagun Javier Aguadok, bere aldetik, «dendariek jarritako ilusioa txalotzekoa» izan dela azpimarratu du.
Beste egitasmoak
Museoen nazioarteko eguna dela eta, Atapuercara (Burgos, Espainia) mineralogia eta paleontologia ibilaldia egingo dute maiatzaren 24ean. Dagoeneko tokirik ez dago. Museoaren ateak zabalduko dituzte bihar eta hilaren 18an, bisita gidatuak aukeran izango direla.
Maiatzaren 16, 17 eta 18an meategia jarriko dute Labeaga aretoaren kanpoan, eta barruan DVD emanaldiak egingo dituzte.
jokoaren nondik norakoak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bilera
"Makilari" herri aldizkaria prestatzeko bilera
GABIRIA, Udaletxean - 2008-11-20
Musika
Santa Zeziliako Kontzertua
LEGAZPI, Parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.