
Akabo. Igandean bukatu ziren Beasainen jaiak, ospakizunez beteta egon zen asteburuarekin; hala nola, dantzarien ibilaldia, erakusleihoen lehiaketa eta herri-kirolen jaialdia izan ziren.
Bukaera dotorea
maider del olmo
Hasi bezala bukatu ziren igandean festak: giro onean eta herritarren parte-hartze handiarekin.
Asteburuan festa giroa izan da nagusi Beasaingo kaleetan. Larunbateko mozorrotuen egun jendetsuari segida emanez herenegungoa ere ez zen gutxiagorako izan. Arrano Beltza Euskal Herri-Kirol taldeak antolatuta atzo herri-kirolen jaialdia ospatu zen. Goizean goizetik joaldunen irteera zegoen iragarrita, eta arratsalderako punta-puntako harri-jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia.
Eguna musika doinuekin hasi zuten Beasainen, hortaz, eta dantzarekin eman zioten jarraipena, Beasaingo VIII. Dantza Topaketarekin, hain justu. Dantzariek, eguerdian, herriko kaleak zeharkatu zituzten. Arratsaldean, berriz, Loinazko San Martin plazan dantza-saioa izan zen.
Erakusleihoen lehiaketa
Igandean Bareak merkatari elkartean erakusleiho lehiaketako sariak banatu zituzten. Irabazlea Malda denda izan da, umeentzako arropa-denda. Globoekin eta sorgin batekin dotore jarritako erakusleihoak lortu du lehenengo saria, irrati bidez entzuleek emandako boto gehienekin. Malda dendak «garbi» irabazi du, antolatzaileen arabera, dexenteko aldea atera baitie gainerako hautagaiei.
Bareak merkatari elkarteak 100na euroko bi bonu ere zozkatu ditu; horietako saridun bat Beasaingoa bertakoa da, eta bestea segurar bati egokitu zaio. Merkatarien elkarteak, bestalde, festen barruan aurten aurreneko aldiz egin duten Ardo Azokaren inguruko balorazioa egin du, eta pozik agertu dira arduradunak, bai jendearen aldetik eta bai upategien aldetik izan duen erantzunarekin. «Harrera beroa» izan duela ikusita ekimena errepikatu egingo dute. Hala ere, elkartearen asmoa aurrera begira festen barruan ez, baizik azoka aparteko egun batean egitea da, eta aukerak aztertzen ari direla aurreratu dute.
Hala, herri-kirol jaialdi, dantza saio, sari-banaketa eta musika artean joan dira festak. Hurrengo urtera arte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.