
Gorka Olaizolak irabazi du Gurutze Deunaren XXXIV. txirrindulari proba
Segura
2 ordu, 19 minutu eta 8 segundo behar izan ditu ibilbidea bukatzeko; bigarrenari, Mujikari, 56 segundo atera dizkio.
estitxu imaz
Junior mailako XXXIV. Gurutze Deunaren txirrindulari proban Gorka Olaizola izan zen lehendabizikoa igandean Seguran. Viveros San Anton taldeko txirrindulariak 2 ordu, 19 minutu eta 8 segundo behar izan zituen ibilbidea bukatzeko, eta ia minutuko aldea atera zion bigarrenari, Aritz Mujikari.
Lasterketa hasieran Andoaingo Txirrindulari Elkarteko bi gaztek lortu zuten ihes egitea. Lasterketa erdia baina gehixeago biek bakarrik egin zuten. Zerainera igotzen ari zirela euren taldeko txirrindulari batek harrapatu zituen lehendabizi, eta ondoren Gorka Olaizolak. Handik aurrera Olaizolak bakarrik egin zituen gainerako kilometroak. Atzetik ziren beste kirolariak eta 56 segundoko aldea atera zion Aritz Mujikari, bigarren sailkatu zen gazteari. Hirugarrenari minutu bat eta sei segundoko aldea kendu zion. Garaje Anaiak-ek emandako garaikurra eraman zuen etxera.
Mendiko saria Olaizolak berak eskuratu zuen eta Ordiziako Amonane Pubak emandako saria etxeratu zuen. Helmugan sartzen lehen herritarra Aritz Agirre izan zen. Ordiziako Aralar Grafikek emandako saria eman zitzaion berari. Agirrek 2 ordu, 21 minutu eta 29 segundo behar izan zituen lana bukatzeko. Sailkapen orokorrean 15. postuan sailkatu zen Caja Ruraleko gaztea, irabazlearengandik 2minutu eta 21 segundora.
Taldeka onena Andoaingo Txirrindulari Elkartea izan zen, bigarrena Lan Mobel eta hirugarrena Bruesa-Policlin. Talde onenak Segurako Santa Barbara karrozeriak eman zion saria.
Lasterketan izena emanda zeuden 50 lagunetik 36k lortu zuten lasterketa bukatzea. Antolatzaileen hitzetan ez zen erorketa eta bestelako arazorik gertatu, «guztia ondo atera zen».
Ikusleak mendate gainetan, Lierniko eta Zeraingo igoeretan eta helmugan pilatu ziren gehienbat. Herritarrak, inguruko herrietatik gerturatutakoak eta txirrindularien senitarteko zein lagunak ziren ikusle.
Antolatzaileen esker ona parte hartzaile eta laguntzaileentzat
Segurako Txirrindulari Elkarteko antolatzaileek esker oneko hitzak dituzte lasterketa antolatzen lagundu duten erakunde, talde, denda eta enpresentzat. Bestalde parte hartzaile eta ikusleei ere eskerrak eman nahi dizkiete «eurak gabe ezingo litzatekeelako lasterketa aurrera eramatea».
sailkapena
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-10
Kirola
Ampo Ordizia- CRC Madril partida
ORDIZIA, Trebijano zelaia - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.