Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Urdanetaren omenezko monolitoa jarriko dute etzi

Historia

Urdaneta ikastetxean izango da ekitaldia, 10:00etan, eta ikasle eta agintariek hartuko dute parte.

iñaki gurrutxaga

Datorren ostegunean, maiatzak 15, Andres Urdaneta itsasgizona omentzeko monolitoa jarri eta inauguratuko dute Urdaneta ikastetxean. Urdaneta ikasle eta irakasleek, eta zenbait agintarik hartuko dute parte ekitaldi horretan. Pedro Otxoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea, Jose Migel Santamaria alkatea, Belen Maiza alkateorde eta Kultura zinegotzia, eta Jose Ramon de Miguel Urdanetaren biografoa izango dira bertan. Ekitaldia 10:00etan hasiko da.

'Fray Andertxo' maskota

Agintariei ohorezko aurreskua dantzatu eta gero inauguratuko dute monolitoa, eta oroitarriaren paperezko kopia bana emango diete. Ikastetxea bisitatzeko baliatuko dute une hori agintariek, eta ikastetxeko telebista gelan saioa egingo dute ikasleek. Otxoa sailburuordeari eta De Miguel historialariari egingo dizkiete galderak.

Urdaneta 500 urtea dela eta hainbat ekintza egiten ari dira urte guztian Urdaneta ikastetxean. Fray Andertxo izeneko maskota ere prestatzen ari dira, eta egunerako prest badago, maskota bana oparituko diete agintariei. Urteurrenaren harira logotipo lehiaketa egin dute, logotipo horiek ikusgai jarri dituzte Delikatuzen, Urdanetari buruzko erakusketan izan dira Barrenan, atletismo proba ere antolatu dute eta hainbat telebista saio eta irratsaioa egin dituzte urtean zehar.



 


ekitaldia



Noiz. Osteguna, maiatzak 15.

Ordua. 10:00etan.

Zer. Urdaneta itsasgizonari gorazarre egiteko monolitoa inauguratuko dute Urdaneta ikastetxean.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa