Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Goierri ðð San Isidro eguna ospatuko dute ostegunean Goierriko hainbat herritan. Baserritarren egunean ez da ekitaldirik faltako.

Baserritarrek jai ere egiten dute

arkaitz apalategi

Bizimodu gogorra da baserritarrena. Egunak argitzen duenetik eguzkia sartu arte, egun osoa pasatzen dute lanean. Baratzean, belarretan, ganaduarekin... ez dute lan faltarik izaten. Baina dena ez da lana izango, eta San Isidro eguna iristen denean, eurentzako tarte bat hartu eta festa egiten dute. Izan ere, baserritarren eguna ospatzen da Goierriko herri eta auzo askotan.

Aurten ere ez dira gutxiago izango, eta nonahi dago lagunarteko bazkari edo afariren bat egiteko aukera, etzi. Aspaldiko ohitura da San Isidro egunekoa, eta herri gehienetan ekitaldiak ere klasikoak izaten dira, elizakoak eta mahai inguruko ospakizunak egiten baitituzte. Berezitasunik ere izaten da ordea Goierriko eskualdeko herri eta auzoetan.

Garai bateko ohitura eta tradizioen testigu da Ormaiztegiko San Isidro eguna. Urtero meza eta afaria egiten dituzte, baina azken horretan ohitura berezi bat mantentzen dute. Izan ere, baserritarren arteko afarira herriko alkatea eta apaiza gonbidatzen dituzte urtero.

Seguran, berriz, ardoa banatzeko ohitura dute San Isidro egunean. Aurrena santuaren izen bera daraman pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte. Ondoren, plazan bildu eta herritarrek ardoa probatzeko aukera izango dute, Udalaren eskutik.

Barazki eta ziza lehiaketa

Ataungoa da beste berezitasunetako bat. Izan ere, duela urte batzutatik hona herriko barazki eta zizarik onenak saritzeko lehiaketa egiten dute. Gainera festalekua urtez urte auzoz aldatzen joaten da. Aurreko urteetan San Gregorion eta San Martinen egin denez, aurten Aiaren txanda izango da.

Ospakizunik ez da faltako, beraz, baserritarren egunean. Baserritarrek ere badakite festa egiten. Urte guztia lanean eginda gero, mereziko al dute horrenbeste.



 


san isidro eguneko egitaraua



Ataun

11:00. Barazki, ziza eta gazta erakusketa. Ondoren, sari banaketa.

12:00. Meza Aiako elizan.

14:00. Bazkaria Urbitarte sagardotegian.

Gabiria

12:00. Meza.

13:30. Baserritarren arteko bazkaria, Ostatuan.

Gaintza

20:30. Herri meza.

Ondoren. Herri afaria Kale-Txiki jatetxean. Afalondoan, Jexuxen Jazpanaren emanaldia izango da.

Mutiloa

21:00. Baserritarren arteko afaria ostatuan.

Lazkao

20:00. Meza Lazkaomendiko San Joan ermitan.

Gero. Afaria Lartxai elkartean.

Ormaiztegi

20:00. Meza.

21:00. Baserritarren arteko afaria Kuko jatetxean.

Segura

18:00. San Isidro pilota txapelketako finalak. Herritarrak eskuz binaka eta palaz arituko dira.

18:30. Bola lehiaketa herritarrentzat.

Ondoren. Ardo partitzea herriko plazan, txistulariek lagunduta.

21:00. Herri afaria.

Afalondoan. Herria kantuz alaituko dute.

Zaldibia

14:00. Baserritarren arteko bazkaria egingo dute Zaldibiako Zubi-Buru elkartean.

Zegama

13:00. Meza.

Ondoren. Bazkaria Zegamako ostatuan.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa