Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Mila ibiltaritik gora bildu ditu XII. Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxak

Urretxu-Zumarraga

Bertako mendizaleez gain kanpotik etorritakoak ere parte hartu zuten ibilbideetako batean.

idoia luzuriaga

Iganderako eguraldi iragarpenak onegiak ez ziren arren, Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxak arrakasta izan zuen mendizaleen artean, eta mila lagunetik gora bildu zituen, 1.108 zehazki. Horietatik gehienak Urretxu-Zumarragakoak ziren, 600 bat, baina baziren 103 Legazpitik etorritakoak eta jende ugari Azkoitia, Tolosa, Donostia, Ormaiztegi, Beasain, Gasteiz eta bestetatik etorriak ere.

Hamar ordu

Goizeko seietan ekin zioten 263 mendizalek ibilbide luzeari. «Edizio honetan gehitu genuen nobedadea Zeraingo eta Mutiloako lurrak bisitatzea zen. Seguruenik gure mendizaleek gutxi ezagututakoak, hain zuzen», diote antolatzaileek. Orokorrean hamar ordu egin zituzten oinez, baina izan ziren denbora gehiago behar izan zutenak ere.

Zortzietan hasita ibilbide laburrari ekin zioten gainontzeko 800 mendizale inguruk. Pagolako lepoan bi ibilbideek bat egin zuten. «Tarteka euria egin bazuen ere eta zenbait bide-zatitan lokatza soberan bazegoen ere, tenperatura ibiltzeko ezin hobea zen, eta seguruenik lasterka ibiltzeko ere bai; korrikalariak uste baino lehenago iritsi ziren helmugara», diote antolatzaileek.

Ezer larririk ez

Urola Garaiko Gurutze Gorria bertan izan zen, eta irrist egiteagatik baten batek kolperen bat hartu bazuen ere, ez zen aparteko ezbeharrik gertatu.

Dena den, iristerakoan partehartzaileek esandakoaren arabera, aurtengo edizioa gogorrenetarikoa izan da. Jan-edan postuetan «Beitia Bull bizkogarria jarri eta atseginez hartu zuten», diote antolatzaileek umorez.

Galdutako zeinbait gauza Ostadarren egoitzan daude. Mecano izeneko zakur eme zuri-marroia galdu dela ere bai, Leturia baserriaren inguruan. Laguntza lanetan aritu ziren 80 lagunei zein mendizaleei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek: «Horrela bizirik mantendu dugu beste urtebetez Iñaki gure memorian».

 

Parte-hartzaileak



1.108

Mendizaleak. Horietatik 312 emakumeak, eta 796 gizonak.

Ibilbide motaren arabera

263 mendizalek ibilbide luzea egin zuten (55 kilometro eta 2.800 metroko desnibela).

845 mendizalek ibilbide motza egin zuten (25 kilometro eta 1.600 metroko desnibela).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa