
Irudi berria nahi du Udalak herrirako eta lehiaketa martxan jarri du
Urretxu
Urretxuren logotipoaren irudia eta irabazlearen izena San Joan jaietarako jakinaraziko ditu Udalak.
miriam luki
Urretxuko udal gobernuak logotipo berri bat aukeratu nahi du herriaren irudia izan dadin. «Orain arte armarria izan da herriaren irudia eta bertan Jainkoa bakarrik aintzat eta ohore dio, gaurko egunekin ez dator bat», adierazi du Iñaki Zabala alkateak. Logotipo berria aurkitzeko ideien lehiaketa abian jarri du Udalak.
Logotipo berria Urretxuko irudiaren eramaile izango da. Publizitate ofizialean, udal ibilgailuetan, komunikazioan eta argitalpenetan ipiniko dute. «Azken batean, irudiak herriari buruz eman nahi dugun informazioa trasmititu beharko du».
Udaletik logotipo lehiaketa horretan ahalik eta parte-hartze handiena egotea nahi dute. Lehiaketan edozeinek parte har dezake, gehienez hiru lan aurkeztuz. Logotipoan Urretxu hitza agertu beharko da idatzita.
1.500 euroko saria
Lehiaketara lanak aurkezteko epea ekainaren 18an bukatuko da, 15:00ak baino lehen udaletxeko erregistro nagusian. Ebazpena sanjoanetarako izango dutela espero dute. Sari bakarra emango dute, 1.500 eurokoa.
Ikasleen artean lehiaketari lotutako sariketa bat bultzatuko dute, herria nola ikusten duten jakiteko; gaztetxoen logotipoak ere sarituko dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.