Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Tinko eusten diote ohitura zaharrari

Gizartea

Igandean 250 lagun joan ziren oinez Arantzazura; astelehenean 103 itzuli ziren oinez eta iluntzean festa giroa izan zen nagusi herrian.

estitxu imaz

Arantzazurako peregrinazioak osasuntsu jarraitzen duela erakutsi dute beste behin zegamarrek.

Igandean goizeko zortzietan, bederatzietan eta hamarretan irten ziren autobusak tren geralekuraino. Handik oinez abiatu ziren Arantzazura. Guztira 250en bat lagun izan zirela adierazi du Edurne Albizu alkateak.

Bidean hamaiketakoa egiteko tartetxo bat egin zuten lehendabizi. Indarrak berreskuratu eta aurrera jarraitu zuten. Zenbait kilometroren ondoren geratu egin ziren, bazkaltzeko. Tradizioari eutsiz Udalak eskaini zuen jatekoa. Horrek sukaldariak aurretik joatea eskatu zuen noski, erromesak iristerako dena prest egon zedin. Bazkari garaian kantuan, bertsotan eta txiste kontatzen ere aritu ziren, umorerik ez zaiela falta garbi utziz.

Arratsaldeko bostak aldera erromesek azken txanpari ekin zioten. Ordu berean Kooperatiba aurretik Arantzazura autobusa irten zen.

Iluntzeko zortzietan Arantzazuko Santutegian errosarioa errezatu zen. Fededunek bertan parte hartu zuten, eta besteak Arantzazun ibili ziren hara eta hona. Gaua pasatzen han geratu behar ez zutenek iluntzean autobusa hartu zuten Zegamara itzultzeko. Bertan geratu zirenek afaria ere bazuten, bederatzietan.

Astelehenean Zegamatik zihoazenek eta Arantzazun bertan zeudenek Goiko Bentan topo egin zuten goizeko hamarrak eta laurdenak aldera. Orduan prozesioa egin zuten herriko agintariak eta txistulariak lagun hartuta. Meza ondoren santutegi aurrean herritar denak bildu eta argazkia atera zuten, historiarako gera dadin. Ondoren bazkaldu egin zuten, eta handik pixkatera, arratsaldeko hirurak aldera, 100 lagun inguruko taldeak bideari heldu zion oinez. Beranduago irten ziren gainerakoak autobusez.

Behin Zegamara iritsita, herrian sortu zen festa giroa. Arratsaldeko seiak aldera Oazurtzan merienda egin zuten Udalaren eskutik.

Ordu bat geroago herritarrek ongietorri gozoa egin zieten oinezkoei San Bartolome ermitaren ondoan. Orduan, une batez, haurrak bihurtu ziren protagonista, eurentzako goxokiak banatu baitzituzten.

Ama Birjinari ongietorria egin eta gero herrian zehar egin zuten prozesioa San Martin parrokiaraino. Bertan Agurra (Salbea) abestu zitzaien bertaratuei. Gero Udalak ogitartekoak eta ardoa partitu zituen udaletxeko arkueetan.

Gauen afaria izan zen

Gaueko bederatzietatik aurrera lagun talde bakoitzak afariak egin zituen. Udaletxeko arkupeak eta herriko zenbait elkarte jendez gainezka zeuden. Festa giroa gehiago luzatzeko askok atzoko eguna jai hartuta zeukan. Eskolako umeek ere jai izan dute bi egunetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa