Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Lasa eta Goitia ezin izan dira Makalura igo lehen saioan

Goierri

Pedro Garcia bihar saiatuko da Makalu mendiaren tontorra zapaltzen, beste bi mendizalerekin batera.

iñaki gurrutxaga

«Orain ordubete inguru ailegatu gara beheko kanpalekura, Makalu gainera igotzeko lehen tentaldia egin eta gero. Aurrenekoan ez da posible izan». Koke Lasa mendizaleak GOIERRIKO HITZAri Himalayako Makalu mendiaren (8.463 metro) beheko kanpalekutik atzo arratsaldeko lehen orduan egindako adierazpenak dira horiek. Ander Goitia eta biek egin dute Makalura igotzeko aurreneko saiakera, baina ezin izan dute gailurreraino igo. Ez ditu zehaztu ahalegin hutsal horren arrazoiak. «Bost sei egun generamatzan 7.000-8.000 metro artean, eta behera jaistea erabaki dugu».

Berriz ere gora egiten saiatuko ote diren galdetuta, Lasak adierazi du lehendabizi atseden hartuko dutela «lau bat egunez», eta gero beste «tentaldi» bat egingo dutela. «Dendak jarrita dauzkagu goiko puntuetan, eta bertan janaria ere utzi dugu. Hori abantaila da hurrengo saiakera egiteko».

«Ez da nire urtea»

Pedro Garcia beheko kanpalekuan zuten zain, urdaileko ondoezetik osatzen. «Aurten ez da nire urtea. Aklimatatzen ari ginela ondoeza jarri eta botaka aritu nintzen, eta orkatila bat ere bihurritu nuen», esan du ordiziarrak. Dagoeneko osatu da, eta bihar bertan egingo du ahalegina. «Blanca nafarrarekin eta Jordi kataluniarrarekin abiatuko naiz gora». Gainerantzean, denak ondo daudela adierazi du Garciak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa