Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Egitarau zabala prestatu dute bihar hasiko diren Eitzagako jaiak ospatzeko

Zumarraga

Eitzagako jubilatuek hamaiketakoa egingo dute bihar, San Isidro eguna izanik, meza ondoren.

idoia luzuriaga

Aurreko asteburuan mus txapelketa jokatu bazen ere, Eitzagako festak bihar hasiko dira bete-betean, auzotarrek osatutako Jai Batzordeak antolatuta.

Ohi bezala programa zabala jarri dute. Bihar, San Isidro eguna, meza eta ondoren jubilatuentzat hamaiketakoa izango dira. Dena den, adin guztietako jendearentzat pentsatutako jaiak direnez, arratsaldean buruhandiak, poteo herrikoia eta Gorritiren animaliak izango dira, eta indarrak berreskuratzeko txistor jana.

Berritasunak

Nobedadeak ere sartu dituzte egitarauan. «Aurten ostiral arratsaldeko poteoa El Orfeon de la Castaña de Gaztelubide taldeak girotuko du. Taldea Donostiako Orfeoitik pasatutako hainbat pertsonak osatzen dute», azaldu dute Eitzagako jaien antolatzaileek.

Larunbat arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, hegazti harraparien erakusketa izango da 18:45ean hasita 20:45a arte. Bestalde, dagoeneko usadio bihurtu den Karmakros antzerki taldearen emanaldia ere ikusi ahalko da. Igandean lana estreinatuko dute, Tarde de Toro izenburupean. Horrekin batera musika, afari herrikoia, herri kirolak eta Eitzagako festek berezkoa duten kaleko giroak osatuko dute asteburu luzea.

Larunbatean aurten 25. edizioa ospatzen duen Kros Herrikoia jokatuko da, eta auzoko kaleetan barrena ibiliko dira korrikalariak.

Dantzari Txiki eguna, Eitzagan

Igandean, azkenik, Dantzari Txiki eguna ospatuko da Zumarragan, Irrintzi taldeak antolatuta. Goizean dantzarien emanaldiak herriko kaleetan egingo badituzte ere, ekitaldi nagusiak Eitzagan izango dira, bai goizean, bai arratsaldean. Korosti, Sustraiak, Lurra, Oin-Arin, Goruntz, Itsasi eta Irrintzi taldeek hartuko dute parte.

 

Egitaraua



Bihar

11:00. Meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat Irrika elkartean.

17:00. Ginkana eta txapak egiteko tailerra.

18:40. Buruhandiak.

19:00. Gorriti eta bere animalien erakustaldia (zezen txikiak, poniak eta beste).

19:15. Poteo herrikoia trikitiz alaituta.

20:30. Txistor jana.



Ostirala

18:00. Txokolate jana, buruhandiak eta haur jolasak.

19:00. Jai Batzordearen txosnaren irekiera.

19:15. Poteo herrikoia: El Orfeon de la Castaña de Gaztelubide taldeak eta trikititilariek girotuta.

21: 30. Afari herrikoia.

23:00. Rock kontzertua :Loko Diablo Rojo, Iragan eta Klakson.



Larunbata

12:30. 28. Toka txapelketa.

13:00. Poteoa trikitilariekin.

16:30. 25. Kros herrikoia.

17:00. Bailarako herrien arteko gaztetxoen pilota finalak.

18:45. Hegazti harraparien erakusketa.

19:30. Trikitilarien kalejira.

23:45. Beste Bat taldearen kontzertu-dantzaldia.

00:00. Batuband.

Igandea

10:00. Txistularien kalejira.

10:30. Zuhaitzaren Soinua txalapartarien saioa.

11:00. Meza nagusia, Goiargi abesbatzarekin.

12:30. Zumarragako Musika Bandaren kalejira.

12:30. Aizkolari desafioa, Korta tabernako plazatxoan.

13:00. Dantzari Txiki eguneko saioa, Irrintzik antolatuta.

17:00. Eskualdeko dantzari txikien saioa, Eitzagako frontoi nagusian.

19:00. Karmakros taldearen antzerki saioa: Tarde de Toro.

19:30. Trikitilariekin kalejira.

22:30. Nafar jotak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa