
Museoen nazioarteko eguna ospatuko dute Mirandaola parkean
Goierri
Lenbur Fundazioak kudeatzen dituen guneetan Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean.
miriam luki
Datorren igandean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna da eta Lenbur Fundazioak kudeatzen dituen gune guztietan data hori ospatuko dute, aurten Museoak gizarte aldaketaren eta garapenaren sustatzaile lelopean.
Lenbur fundazioak antolatu dituen ekitaldi berezien artean, Euskal Burdinaren Museoko ateak doan irekiko dituzten igandean. Bestetik, sei urtetik hamabira bitarteko haurrek tailer didaktiko batean parte harteko aukera ere izango dute. Tailerraren helburua burdinolaren funtzionamendua eta olagizonek Erdi Aroan zuten lan egiteko modua hobeto ulertaraztea da. Museoan paparreko txapa bat egiteko aukera izango dute, norberak nahi duten marrazkiarekin. Ekitaldi guztiak igande goizean zehar egingo dituzte.
Artzaintzaren Ekomuseoa
Legazpiko Telleriarte auzoan dagoen Artzaintzaren Ekomuseoak, 11:30ean gazta zaharra eta berria dastatzeko aukera eskainiko du, sagardoz lagunduta. Bestalde, Urretxun dagoen Aikur erle museoa ere doan ikusi ahalko da. Goiz guztian kandelak egiteko tailerra ere eskainiko dute bisitarientzat. Argizari naturalarekin kandela bat egiteko aukera izango da, eta baita «erleen mundu ezkutua» ezagutzeko parada ere.
Jarduerei buruzko informazio gehiago eskuratzeko edota erreserbak egiteko Mirandaolako Urola Garaia eskualdeko turismo bulegora (943 73 04 28) hots egin daiteke.
Mineralen eta fosilen museoa
Urretxuko Mineralen eta Fosilen museoak ere bat egingo du nazioarteko deiarekin. Igandean ez dute sarrerarik kobratuko. 60.000 urteko dinosaurio bat erakutsiko dute, Elgoibarko Javier Vargasek utzia.
Igandeaz gain, larunbatean ere bisita gidatuak doan eskainiko dituzte Urretxuko museoan, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean erdaraz. Igandean 11:30ean euskaraz eta 12:30ean erdaraz emango dituzte azalpenak.
Bien bitartean, martxan da Bitarteaneko 29 denda museo ikusgarria ekimena. Heldu eta umeek parte har dezakete Museoaren Lagunek eta Bitartean elkarteko dendariek bigarren urtez ipinitako jokoan. Txartelak dendetan eta ikastetxeetan jaso daitezke jada.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19
Antzerkia
Haurrentzako antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-10
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.