
Potentzia altuko makina elektrikoen zentroa eraikiko dute Beasainen
Ekonomia
Indar enpresaren ondoan erakiko du Ingeteam-ek laborategi handia, 1.300 metro eta 30 langile izango ditu.
maider del olmo
Energia, industria, itsasogintza, burdinbide sare eta ingurumenaren arloetan lan egiten duen Ingeteam enpresak entseguetarako eta esperimentaziorako zentroa jarriko du Beasainen. Zentroa erakitze fasean dago, eta Ingeteam-eko kide den Indar enpresaren aldamenean egingo dute. 2009. urte bukaerarako martxan egotea espero dute arduradunek.
Laborategiaren aurkezpena atzo egin zuten Zamudioko (Bizkaia) Parke Teknologikoan, Beasainen ez ezik han ere beste zentro bat zabalduko dutelako. Zamudiokoa elektronikara zuzenduta egongo da. Beasaingoa baino zentro handiagoa izango da Zamudiokoa, egoitza nagusia han izango duelako.
Ingeteam-en Beasaingo zentroak 1.300 metro koadro izango ditu eta 30 langile ariko dira, atzo eman zituzten datuen arabera. Zamudiokoak, berriz, 170 langile izango ditu.
Bi lan arlo
Ingeteam-eko arduradunen arabera laborategiak aitzindaria izango dira Espainiako estatuan, lehena izango da, eta nabarmendu dutenez, «munduan ezaugarri horietako beste lau zentro bakarrik daude». Inbertsio osoa 17 milioi eurokoa dela esan dute.
Beasainen egingo duten laborategian potentzia altuko makina elektrikoak landuko dituzte, ikerketari begira batez ere: potentziaren garraiobideak, potentzia bilakatzaileak, makina elektriko errotatiboen diseinua eta eraikuntza, analisi termikoa eta magnetismoa, hozte teknikak airez eta urez, zaratak, bibrazioak...
Ingeteam enpresa
Ingeteam-en baita 28 enpresa kide daude, 15 nazioarteko herrialdeetakoak, 3.000 langiletik gora, eta enpresaburuen arabera urteroko salmentek 500 milioi euro baino gehiagokoak dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Adin txikiko atzerritarrei buruzko erakusketa
LEGORRETA, Udaletxean - 2008-11-17
Ikus-entzunezkoa
'Te doy mis ojos' filma
ITSASONDO, Itsasondoko eskolan - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.