
Ordizia ðð Zortzi punk talde gaztek kontzertua emango dute larunbatean Ordiziako gaztetxean, Zatorock 3 jaialdiaren barruan. Punk mugimendua berreskuratzea du helburu Tolosaldeko zenbait gaztek sortutako ekimenak.
Punk musikaren bilgune
iñaki gurrutxaga
Datorren larunbata, hilak 17, punk musikak hartuko du Ordiziako gaztetxea. Zatorock punk musikaren hirugarren jaialdia egingo da bertan. Zortzi punk talde gazte ariko dira punk doinu oldarkorrak sortzen, arratsaldetik gau partera arte luzatuko den kontzertu sortan. Jaialdia 16:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euro balio du.
Zortzi talde horietatik bakarra da goierritarra, Deskriados. Ordiziako punk talde gazteak beste zazpi talde izango ditu oholtzakide. Paso de ti (Azpeitia), Gargantas desgarradas (Tolosa), Malos tiempos (Donostia), Arpaviejas (Bartzelona), Agoraphobia (Tolosa), II. asalto (Madril) eta Klavo Oxidado (Soraluze).
Anoetatik Ordiziara
Zatorock punk musikaren jaialdiaren aurreko bi edizioak Anoetako (Gipuzkoa) gaztetxean egin dira, eta oraingoa Ordizian egitea erabaki dute antolatzaileek. «Aurten lekuz mugitzea pentsatu genuen, ez Anoetan gaizki geundelako, baizik eta festa hau antolatzeko Ordiziak giro egokiagoa duela uste dugulako», adierazi du Bittor Cid antolatzaileak. Hala, Ordiziako gaztetxeko kideekin harremanetan jarri ziren, eta ideia «ederki iruditu» zitzaiela erantzun zieten. «Zabalpen lanak egiten ere asko ari dira laguntzen».
Mugimendua berreskuratzea
Jaialdi hori antolatuta, «punk mugimendua berreskuratzeko asmoa» dutela zehaztu du Cidek, azken aldian horrelako kontzertuak entzuteko eta ikusteko aukera gutxi dagoela uste baitute. «Hainbat lekutako gazteek punk musika bizirik dagoela frogatu nahi dugu larunbateko kontzertuan».
Zatorocken antolatzaileek dei egiten diete Goierriko gazteei kontzertura joateko, eta nabarmendu dute bertara azaltzen diren guztien artean bi zahato zozkatuko dituztela, jaialdiaren izenari berari gorazarre eginez.
zatorock 3
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ospakizuna
Jubilatuen Eguna
ORDIZIA, Beti-Alai pilotalekuan - 2008-09-07
Jardunaldia
Idiazabal Gazta desberdinen bisita gidatua
ORDIZIA, Delikatuz gunean - 2008-09-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.