
Irri Makila Andoaingo antzerki lehiaketan finalerdian izango da
Zumarraga
Formatu txikiko antzerki lehiaketaren bigarren fasera igaro dira, taldeko bi kidek egindako lanarekin.
idoia luzuriaga
Urretxuko eta Zumarragako jubilatuek osatzen duten Irri Makila antzerki taldea bere maila ona erakusten ari da. Apirilean hasitako Andoaingo formatu txikiko antzerkiaren lehiaketara gonbidatu zuten, eta bihar finalerdietan izango dira.
«Bi talderekin joan ginen eta horietako batek, Maria Antonia Hortigüelak eta Patxi Zabaletak egindako komedia batekin, aurrera jo dugu, inola ere espero ez genuenean», azaldu du Pablo Santillanek, taldeko zuzendariak.
Antzezleak ez daude urduri, zuzendariaren arabera: «Besterik gabe joan ginen, egindako gonbidapenari erantzuteko, eta horrela suertatu da».
Bi epaimahai
Irabaztea «zail» ikusten dute. Bi epaimahai daude, bat profesionalek osatutakoa eta bestea publikoak. Baina helburua, «une atsegina igaro eta igaroaraztea», bete dutela uste dute, «oso gustura irten ginen eta». Gainera, taldearen obra egiteaz gain, besteek zer egiten duten ikusteko aukera izaten ari dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kalejira
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-11-20
Musika
Santa Zezilia zikloa
ZUMARRAGA, - - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.