Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

AHTren lanak egiten hasi direla salatu du Elkarlanak

Goierri

AHT Gelditu! Elkarlaneko 30 kidek Mariaratzen egiten ari diren lanak gerarazi zituzten atzo ordubetez.

erredakzioa

AHT Gelditu! Elkarlanak «gogor» salatu du Euskal Y-ren lanak egiten hasi direla Beasain eta Ordizia artean dagoen Mariaratz bailaran. Elkarlanaren esanetan, maiatzaren 6an obrarako sarbide eta pistak zabaltzen hasi zen hondeamakina bat, eta lanen hasiera horrek «jada kalte nabarmenak» eragin dituela salatu du. «Hori gutxi balitz, une batetik bestera obrak aregoatzeko makinatzarrak sar ditzakete».

Lanen hasiera salatzeko Mariaratz bailarara martxa bat antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak maiatzaren 25erako. «Proiektuaren aurka dagoen jende guztiari, herri mugimenduari, protestarekin bat egiteko deia egiten diogu, bai Eusko Jaurlaritzari bai Espainiako Sustapen Ministerioari lanak berehala geldi ditzatela eskatzeko». Gaur, 20:00etan, Ordiziako Malkasko auzoan elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi dute, eta datorren ostiralerako elkarretaratzeak deitu dituzte Goierriko herri guztietan.

AHT Gelditu! Elkarlanaren esanetan, aipatutako horiez gain mobilizazio gehiago ere deituko dituzte datozen asteetan. Maiatzaren 31n Donostian manifestazioa egingo dutela, eta horren ondoren Goierriko lantegietan lanuzteak deituko dituztela iragarri dute. Beasain eta Ordizia artean manifestazioa deitzeko asmoa ere badute.

«Desobedientzia aktiboa»

Lanak hasteaz gain, lanak egiten hasteko modua ere gaitzetsi dute. «Duela hiru aste eskas herritarrek aurkeztutako bi milatik gora alegazioei erantzunik eman gabe hasi dituzte lanak, lurjabeei xantaia eta presioa eginez, akten altxamendua egin gabe, obren ingurua poliziaren presentziaz betez, eta Mariaratz bailaran jendea ibiltzea debekatuz», dio AHT Gelditu! Elkarlanak. Gelditour ekimenari eta proiektuaren inguruko informazio eta eztabaida eskaerei ematen dien erantzuna hori ote den galdetu diote Eusko Jaurlaritzari.

Elkarlanaren ustez, AHT gelditzeko bidean «beste urrats bat egiteko garaia» iritsi zaio herri mugimenduari, «une erabakigarria» delako. «Azpiegitura horren aurkako indarrak bilduz jarraituko dugu, desobedientzia aktiboa martxan jarriz».

Lanak ordubetez gerarazi

Atzo bertan egin zuten AHTren lanen hasieraren aurkako lehen urratsa Elkarlaneko 30 kide inguruk Mariaratzen. AHT Gelditu! Elkarlanak adierazi duenez, Ordizian hasi berri dituzten Euskal Y-aren lanak gerarazi dituzte. «Ordubetez han egon ondoren, Ertzaintzak denak identifikatu ditu banan-banan eta obretatik atera dira». Mariaratzetik Ordiziako Zuhaiztiraino joan dira gero oinez, AHTren aurkako petoak jantzita.



 


deialdiak



Ordizian AHTren lanak hasi direla salatzeko hainbat deialdi egin ditu AHT Gelditu! Elkarlanak.

Gaur, maiatzak 16. Ordiziako Malkasko auzoan elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan.

Maiatzak 23. Goierriko herri guztietan elkarretaratzeak egiteko deia egin du Elkarlanak.

Maiatzak 25. Mariaratzen egiten hasi diren obretara martxa antolatu dute. Ordiziako Zuhaiztitik abiatuko dira 12:00etan.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikus-entzunezkoa

ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21

Musika

Santa Zeziliako Kontzertua
LEGAZPI, Parrokian - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa