Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

ETAren atentatua salatzeko bilkurak egin dituzte Goierriko hainbat herritan

Goierri

Jaurlaritzak eta Eudelek egindako deialdiak erantzuna izan du Idiazabal, Beasain, Ordizia eta Zumarragan.

erredakzioa

Asteazken goizaldean ETAk Legution (Araba) egindako atentatua salatzeko eta hilketa gaitzesteko bilkurak egin zituzten atzo eguerdian Goierriko zenbait herritan.

Erakundeen eta udaletxeen aurrean biltzeko deialdia Eusko Jaurlaritzak luzatu zuen, eta Eudelek bat egin zuen proposamenarekin, baita Goierriko zenbait udalek ere: Beasain, Idiazabal, Ordizia eta Zumarraga kasu. Herri horietako udaletatik kontzentrazioetan parte hartzeko eskatu zieten herritarrei.

Eguerdiko hamabietan puntuan bildu zen jendea plazetan. Ordu laurdeneko isiltasunarekin Guardia Zibilaren kuartelaren kontra bonba-autoa zartarazi eta guardia zibil bat hil eta beste lau zauritu izana salatu zuten.

Eudelek «erabat gaitzetsi» du

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak «arbuiorik irmoena» adierazi nahi izan dio ETAri, eta «erabat» gaitzesten duela jakinarazi du. «Euskal gizartearen kontrako atentatua» egin duela ere iritzi du Eudelek. Bestalde, Jaurlaritzak bilkurak «atentatua salatzeko eta dolumina adierazteko» izango zirela adierazi zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-25

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-26

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa