
Abere-ustialekuengatik saria jaso duten abeltzainen artean bi goierritar daude
Goierri
Ordiziako Arramendi Kooperatibak erkidego mailan irabazi du saria, ardien atalean; Muñoa zeraindarrak, berriz, Gipuzkoa mailakoa ardien atalean.
estitxu imaz
Euskadiko Abere-Ustialekuen VIII. Txapelketaren sari banaketa egin zuten atzo Liernin. Guztira hamabi sari eman zituzten, hiru Euskal Autonomi Erkidegoaren mailan eta bederatzi Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabarako bereizita. Sariak jaso zituzten abeltzainen artean bi goierritar daude, Ordiziako Arramendi Kooperatiba eta Jabier Muñoa zeraindarra. Ordiziakoak EAE mailan eta ardien atalean jaso zuen saria, 1.500 euro eta garaikurra. Zeraindarrak Gipuzkoa mailan, ardien atalean, 1.000 euro eta garaikurra etxeratu zituen.
Aurtengo txapelketan 353 ustialekuk parte hartu dute. Horietatik 121 gipuzkoarrak dira, 138 bizkaitarrak eta 94 arabarrak. Txapelketaren helburua abere-ustialekuen berritze teknologikoan laguntzea da. Beraien maila tekniko eta ekonomikoagatik nabarmentzen diren ustialekuez gain, euren produkzio-metodoak baliabideen kudeaketa iraunkorra bermatzera bideratzen dituztenak ere saritu nahi izan dituzte antolatzaileek, Eusko Jaurlaritzak, hiru lurralde historikoetako foru aldundiek, hiru lurraldeetako gestio-zentroak eta Neikerrek.
Aurtengo txapelketa antolatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari zegokion, eta sari banaketa ekitaldian ziren besteak beste, Markel Olano diputatu nagusia, Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua eta Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatua.
Sariak banatu ondoren bazkaria egin zuten Lierniko Mujika jatetxean.
Erakustaldia ez zen egin
Sari banaketaren aurretik, belarkien erabilera eta kontserbaziorako makinariarekin erakustaldia egitekoak ziren Zerainen, Oiarte landetxearen inguruan. Euria eginda zegoen ordea, eta zelaia bustiegia egoteagatik bertan behera utzi zuten erakustaldia. Makinak, dena den, jarri zituzten jendeak ikusi zitzan eta adituei azalpenak eskatzen ere aritu zen jendea.
Oiarten hamaiketakoa zerbitzatu zuten bertaratutako guztientzako. Almitza sega elkartearen eskutik erakustaldia ikusi ahal izan zen gero, nazioarteko eran. Emakumezkoetan Maria Luisa Gabirondo, Arrate Garin eta Ainhoa Ansa aritu ziren txanda bakarrean. Gabirondo gailendu zen 2minutu eta 27 segundoko denborarekin. Bigarren postua Garinentzat izan zen eta hirugarrena Ansarentzat.
Gizonezkoetan Migel Mari Jauregi Altzo, Joxe Gabirondo, Bixente Mitxelena, Juan Mari Agirrezabala, Jexux Mari Lasa eta Jon Kanflanka lehiatu ziren, bi txandatan. Jauregi izan zen lana bukatzen lehena 3 minutu eta 47 segundoko denborarekin. Bigarren Gabirondok egin zuen eta hirugarren Mitxelenak.
Sega erakustaldiaren ondoren Zeraingo pilotalekuan aizkora saioak erakarri zuen arreta. Migel Mari Jauregik eta Jexux Mari Lasak, Xabi Dorronsoro eta Arkaitz Jauregi izan zituzten aurkari, bikoteka. 60 ontzako bi enbor eta kanaerdiko lau ebaki behar izan zituzten. Gazteek aurre hartu zieten helduei.
sarituak
«Makina horiei esker askoz ere neke gutxiago izaten da eta, beraz, errazago lan egiten dugu»
jabier Muñoa ð- Ardi ustialekuetan Gipuzkoako saritua
Zerain
Banatutako hamabi sarietatik bat Jabier Muñoa zeraindarrak jaso du ardien atalean: 1.000 euro eta garaikurra.
e. imaz
Patxi | 2008-05-17
Aupa Joxeramon: Pertsona zintzoa, zuhurra eta leiala. Artzain bikaina eta behizale amorratua. ZORIONAK. Besarkada bat Matias eta Mariajesus-eri.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Baztanera irteera
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-20
Irteera
Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.