
Kirola ðð Gaur jokatuko dira Ordiziako II. Esku-pilota Txapelketa Herrikoiaren aurreneko partidak. 32 bikotek eman dute izena, Ordiziako zenbait gaztek pilota eta lagunartea uztartzeko antolatu duten txapelketan.
Pilotan, lagun giroan
iñaki gurrutxaga
Umetako afizioetako bat plazara eramateko ahalegina egiten ari da Ordiziako mutil gazte talde bat: pilota. «Ostiralero pilotan jokatzeko biltzen ginen, baina azkenean gure artean jokatzen nazkatu egin ginen, eta pentsatu genuen txapelketa antolatu behar genuela, pike pixka bat sortzeko». Aritz Garmendia (Ordizia, 1983) eta Gorka Argaiz (Ordizia, 1983) dira esku-pilota txapelketa herrikoiaren antolatzaileetako bi.
Guztira 32 bikotek parte hartuko dute aurtengo txapelketan. Iaz 26 izan ziren. «Goraka goaz. 32 bikote kopuru egokia da ligaxka eta sailkapenak egiteko», diote. Partida guztiak asteburuetan jokatuko dituzte. Atzo jokatu zen aurtengo aurrenekoa, eta gaur eta bihar artean jokatuko dira gainerakoak, Beti-Alai kanpoko pilotaleku txikian. Aramako pilotalekuan ere jokatuko dituzte partida batzuk.
A eta B ligak, denek partida gehiago jokatu ahal izateko
Bikote horiek denak lauko taldeetan banatu dituzte, eta bikote bakoitzak bere taldeko gainerako bikoteen aurka jokatu behar dute. «Jendeak partidak jokatzea nahi dugu, parte hartzea. Aurreneko ligaxkan hiru partida jokatuko dituzte bikote guztiek. Lehen biak A ligara pasako dira gero, eta hurrengo biak B ligara», zehaztu dute.
Liga horiek banatu eta gero, berriro ere lau bikoteko taldeak osatuko dituzte. «Beste hiru partida jokatuko dituzte berriz bikoteek. Bi bikote onenek aurrera segiko dute, eta beste biak kanpoan geratuko dira». Liga bakoitzeko zortzi bikote sailkatuko dira, eta final-laurdenak jokatzen hasiko dira. Bi ligetako finalak festetako aurreneko asteburuan jokatuko dira.
Giroa sortzea lortu dute
Ordizian beste kirol batzuk dira nagusi, futbola, errugbia, atletismoa, saskibaloia. «Guk ez dugu pilotaririk ezagutu Ordizian. Pilota eskola badago, baina adin batetik aurrera jendeak ez du jarraitzen», diote. Iazkoarekin «gustura» gelditu ziren, txapelketa antolatzea lortzeaz gain, gazteen artean nolabaiteko pilota-giroa sortzea lortu baitute. «Harreman berriak sortu dira, eta finalaren egunean afaria egingo dugu denok».
Iaz Udalarekin izan zuten harremana etetea erabaki dute aurten. «Esan ziguten ideia oso ona iruditu zitzaiela, eta kopak eta pilotak ordaindu zizkiguten. Aurten ere bildu gara, eta kopak bakarrik jarriko dituztela esan digute. Ez dugu ulertzen». Azkenean, haien kabuz antolatuko dute dena.
zenbakia
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikus-entzunezkoa
ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21
Mahai-ingurua
Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.