Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Trinitate jaiarekin inauguratuko dute Oletako aterpea

Gizartea

Oleta elkarteak antolatuta Trinitate jaia ospatuko dute bihar izen bereko mendian egun osoan zehar.

i. luzuriaga

Aginagako auzoko Oleta elkarteak egun osorako festa antolatu du biharko. Trinitate jaia ospatuko dute Oleta mendian. Jai egunarekin batera Oletako mendi aterpe berritua ofizialki inauguratuko dute, lanak duela hilabete batzuk bukatu baziren ere.

Azkoitiaren eta Zumarragaren arteko mugan dago Oletako aterpea, 72 metro koadro ditu. Antzina beste borda bat zegoen leku berean, eta Azkoitiko Udalak ere zerikusia izan du neurri batean hura eraikitzen.

Azkoitiko ordezkariak

Hori dela-eta Azkoitiko ordezkariak ere gonbidatu dituzte biharko ekitaldira. Mendira joaten direnek babesa izan dezaten eraiki da borda, eta zabalik egoten da. Egiturak ingurunean itsusi egin ez dezan harria eta egurra erabili dituzte altxatzeko. Zumarragako Udaletik adierazi dutenez inaugurazio ekitaldiak ez du aparteko osagairik izango, «festa egunaren baitan egingo da, bereizgarririk gabe».

Baina Trinitate jaiak inauguraziorako baino askoz gehiagorako emango du, Oleta mendian festa egun osoan izango da eta. Oletara 11:00etan igoko dira Aginaga auzotik, eta eguerdiko meza entzun ondoren erromeria izango da.

Bertan bazkaldu eta gero arratsaldeko zazpiak inguruan egingo dute Aginagara itzulera. Eguraldi txarra suertatuz gero Aginagan egingo litzateke festa.

 

egitaraua



11:00. Aginagan elkartu eta Oleta mendira igoera.

12:00. Meza auzoan hil direnen alde.

13:00. Ahari jokoa.

14:00. Herri bazkaria. Ondoren erromeria Xabier eta Lidia trikitilariekin.

19:00. Aginagara itzulera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa