Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Mozioa aurkeztuko dute geriatrikoko langileek

Gizartea

Greba mugagabea hasi zutenetik lau hilabete pasa direnean ELAko langileek berretsi egin dute erabakia.

idoia luzuriaga

Zumarragako Faustino Orbegozo udal geriatrikoko ELAko langileek lau hilabete bete dituzte greba mugagabean. Urtarrilaren 16an hasi zuten, eta egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eman zuten atzo. Zumarragako Udaleko Udalbatzari mozioa aurkeztuko diote.

Ekimenaren bidez Foru Aldundiko Gizarte Politikarako arduradunei negoziazio mahaira biltzea nahi dute, eta Udalak deia egin diezaien eskatuko dute mozioan, «behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko bi instituzioen artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarraitu ahal izatea».

Langileek PSE-EE, EAJ, EA, PP eta EB alderdiek horren aurrean duten jarrera agertzea eskatu zuten atzo.

Era berean, berriro gogorarazi dute mobilizazioen bidez lortu nahi dutena lan baldintzak ziurtatzea dela: «Faustino Orbegozoko langile emakumeok garbi dugu zer nahi dugun, lan baldintza berdinetan lanean jarraitzea eta aurrerantzean ere helburu horrekin jarraituko dugu lanean eta borrokan».

Alkateari konpromisoa eskatu

«Anton Arbuluk bere garaian horretarako konpromisoa azaldu zuen, eta gurekiko hartutako konpromiso hori baieztatzea nahi dugu», eskatu dute langileek.

Salatu dutenez, administrazioek (Zumarragako Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak) «delitua ordainarazi nahi» diete. «Gure delitua lan baldintza berdinak mantendu nahi izatea da, baina haiek 80 ordu gehiago eta lan sariaren %30ko beherapena ezarri nahi digute. Urteko 22.000 eurotan 6.000 euro suposatzen du».

«Neoriberal hutsal dira» adierazi dute. «Berdin du zein alderdi politikotakoak diren, denak berdinak dira. Non dago hasierako konpromisoa?».

Bilerarik ez

Langileen arabera Markel Olano ahaldun nagusiak Foru Aldundi, udal, enpresa eta langileen artean bilera egingo zela hitza eman zien, baina ez da egin. «Guztiek ulertzen dute gure egoera, guztiek arrazoia dugula esaten digute, baina inork ez dio honi konponbiderik jartzen».

Bestetik, geriatrikoan dauden adinekoak Lazkaoko zentrora aldatzeak greba eskubidea urratzen duela salatu zuten. Erabaki hori Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren aurrean eta Lan Ikuskaritzan salatu zuten, baina erantzunik jaso ez duenez administrazioarekiko auzi- errekurtsoa aurkeztu dutela adierazi zuten atzo.

Greban dauden langileek udaletik proposamen zehatz bat jaso dute, baina «lanpostua epe ertain edo luzera mantendu nahi dutenen kasuan» ez dela konponbidea iritzi diote.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikus-entzunezkoa

'Te doy mis ojos' filma
ITSASONDO, Itsasondoko eskolan - 2008-11-21

Irteera

Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa