
Juniorren txirrindulari proba antolatu du Goierrik gaurko
Urretxu
Gipuzkoako txapeldun Mikel Elortzak parte hartuko du gaur 16:00etan hasiko den txirrindulari proban.
miriam luki
Goierri Kirol Elkarteko txirrindularitza sailak junior mailako txirrindulari proba antolatu du. Lasterketa gaur izango da. Txirrindulariak arratsaldeko lauretan aterako dira Urretxuko Labeaga kaletik, eta seiak aldera iritsiko dira toki berean egongo den helmugara.
Hamabi taldetako txirrindulariek parte hartuko dute gaurko proban, guztira 75 txirrindulari izango dira gaur Urretxun.
Tartean junior mailako Gipuzkoako txapelduna izango da, Mikel Elortza, eta baita mailako erregularrena ere, Gorka Olaizola.
Ibilbidea
Hirurogeita hamazazpi kilometroko ibilbidean, Legazpira joango dira lehenengo, eta handik berriz Urretxutik igaro eta Aizpurutxorako bidea hartuko dute.
Aizpurutxotik Azkoitira eta Urretxura etorriko dira bueltan, ondoren Zumarragatik jaitsiko dira Ezkio-Itsasora eta handik Ormaiztegira abiatuko dira. Ondoren, Eitzagako gaina jo beharko dute, Urretxun izango den helmugara sartzeko.
datuak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
Topaketak
Ordizia eta Elorrioko gaztetxeen arteko topaketak
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.