
I. Sega Ligako lehen jardunaldia gaur jokatuko dute Zerainen
Zerain
17:30etik aurrera nazioarteko eran lehiatuko dira 39 segalari; horietatik zortzi goierritarrak dira, 6 gizonezko eta 2 emakume.
e. imaz
Almitza Elkarteak antolatutako I. Sega Ligari Zeraingo gaurko jardunaldiarekin emango diote hasiera. Segalariek arratsaldeko bostak eta erdietan izango dute hitzordua Irukateko zelaian, Zeraindik Mutiloara doan bidearen ondoko larreetan, hain zuzen.
Guztira Euskal Herriko 39 segalarik parte hartuko dute, 29 gizonezkok eta 10 emakumezkok. Segalari horietatik zortzi goierritarrak dira: Joxe Atin (Ormaiztegi), Miel Mari Jauregi (Zaldibia), Juan Mari Agirrezabala (Lazkao), Igor Esnaola (Legorreta), Iñaki Izagirre (Zaldibia), Jexux Mari Lasa (Legorreta), Arrate Garin (Legorreta) eta Aloña Galarraga (Idiazabal).
Segalariak nazioarteko eran lehiatuko dira. Emakumezkoek 50 metro koadroko (7x7) saila ebaki beharko dute eta gizonezkoek berriz 100 metro koadrokoa (10x10).
Arauak idatziz pasatu dituzte
I. Sega Liga antolatzearekin batera, beste berrikuntza bat ere sartu dute. Miel Mari Jauregi Almitza elkarteko kideak esan duenez, aurten lehen aldiz parte hartzaileei araudia pasatu diete idatziz.
Araudiaren arabera, besteak beste, sega kolpe bakoitzean koskak uztea zigortu egingo dute. Maila batetik bestera ere ezingo da diferentziarik nabaritu edo ahalik eta gutxien nabaritu beharko da, bestela zigortu egingo baitute. Ebakitako zatian izpiak ez ikustea komeni da. Segalariaren laguntzailearen jarduna ere baloratu egingo dute eta saioa bukatutakoan segalariak ezingo du sega lurrera bota, arriskutsua izan baitaiteke.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Adin txikiko atzerritarrei buruzko erakusketa
LEGORRETA, Udaletxean - 2008-11-17
Ikastaroa
Sendabelarren eta preparatuen ikastaroa
ORDIZIA, Lukusin plazako Gaztelekuan - 2008-11-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.