Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Lazkao ðð Rwanda elkarteak eta Lazkaoko San Benito ikastolak, Elkartasun Astea antolatu dute; datozen egunetan, hainbat ekintza izango dira, tartean giza katea edota elkartasun festa.

Elkartasunaren bidean barrena

arkaitz apalategi

Badira urte batzuk Lazkaoko Rwanda elkartea, herritarren artean sentsibiliazazioa eta elkartasuna bezalako baloreak bultzatzeko lanean hasi zela. Bide horretan, bidaide bat topatu zuten, San Benito ikastola, eta elkarren artean, hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar. Egunotan ospatuko den Elkartasun Astea da hauetako bat.

Bihar hasita, San Benitoko ikasleek, «elkartasuna eta hirugarren munduko arazoen berri eta kontzientziaziaon lan egingo dute». Baina kontzientziazioaz gain, elkartasun proiektu bat laguntzeko helburua ere badu Elkartasun Aste honek. Hain zuzen ere, Ruandako Gihara herriko eskolan, hiru ikasgela egin dituzte lortutako diruarekin. Duela urte batzuk hasi ziren Ruandako herri honetan elkartasun proiektuak bultzatzen, eta aurtengoa, zazpigarren urtea izango da.

Ekintzaz betetako astea

Aste osorako egitaraua antolatu dute, eta egunero izango dira ekitaldiak. Hala, bihar goizean, elkartasun ipuinak eta musika entzungo dituzte. Ondoren, Fernando Rojoren hitzaldia izango da DBHko ikasleentzat.

Asteazkenean berriz, elkartasun jokoak eta giza-katea egingo dituzte haurrek. Kooperazio jokoak eta ipuinak ere izango dira ostegunean. Emaus erakundearen eskutik, bidezko merkataritza produktuak ere jarriko dituzte.

Asteari bukaera emateko, Elkartasun Festa egingo dute San Prudentzioko patioan. Ikastolako ikasleek eurek prestatutako ikuskizuna eskainiko dute guraso eta herritarrentzat.

 

elkartasun astea



Astehena. Elkartasun ipuinak eta musika, 10:00etan, San Prudentzio eraikineko musika gelan. 11:30ean, hitzaldia: Fernando Rojo.

Asteartea. Herrian kartelak jarri eta dortsalak margotuko dituzte.

Asteazkena. Ikasleek giza katea egingo dute, 10:30ean. 14:00etan berriz, Elkartasun jokoak egingo dituzte.

Osteguna. 10:30ean, ipuin kontaketa. Ondoren, kooperazio jokoak. 14:30ean, elkartasun jokoak. San Benito eraikinean, bidezko merkataritza azoka izango da.

Ostirala. Elkartasun jaialdia, San Prudentzioko patioan, 18:00etan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa