
Urteurren borobila ospatuko du Musti Lagunarteak
Zumarraga-Urretxu
Ospakizunaren ekitaldien berri emateko Mikel Balenziaga futbolariarekin topaketa egin dute.
idoia luzuriaga
Musti Lagunarteak bost urte bete ditu. Hori dela eta, ekitaldi bereziak prestatu dituzte. Urteurrenaren atariko bezala, aste honetan Realarekin entrenatzen duen Mikel Balenziaga jokalari zumarragarrarekin tarte bat pasa zuten Zumardi elkartean.
Realeko jokalariak
Datozen egunei begira, maiatzaren 28an Realeko hainbat jokalari Zumarragan izango direla adierazi zuten. «Zelai Arizti parkean izango dira zazpietatik zortzirak bitartean eta nahi duten guztiekin argazkiak atera edota posterrak sinatuko dituzte».
Bertara herritar eta zale guztiak gerturatzera gonbidatu zituzten Musti Lagunarteko kideek. Euria egingo balu, Zumarragako udaletxeko arkupetan egingo lukete topaketa. Bestalde, hilaren 30ean Balentiña jatetxean afaria egingo dute. Interesatuek Bankoan 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Mikel Balenziagarekin izandako tartean, lagunarteko kideek jokalari zumarragarraren nondik norakoen berri izateko aukera izan zuten. Gaur egun, gazteak Realarekin entrenatzen du eta Donostian ematen du aste osoa baina gustora etortzen da herrira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11
Irteera
Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.