
Turismoan berrikuntzaren alde egiteko deia egin dute
Goierri
Produkzio turistiko iraunkorra bultzatzeko zientzia eta teknologia uztartzeko sortu da CIC-Tourgune.
iñaki gurrutxaga
Turismoaren eta mugikortasunaren aparteko ezaguera sortzeko azpiegitura zientifiko-teknologiko berria da CIC-Tourgune. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak bultzatutako zentro kooperatiboa da, eta Donostiako Miramongo teknologia parkean du egoitza. Orain urte eta erdi sortu zen, eta Goitur hasieratik da bertako kide.
Niko Osinalde Goiturreko kideak, Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiturreko lehendakariak, eta Aurkene Alzua gune horretako zuzendariak Goierriko hainbat turismo agenteri aurkeztu zizkieten atzo Ordizian CIC gunearen helburuak. Helburu bat nabarmena da: kudeaketa eta lan eredu integratu baten bidez, zientzia eta teknologia eremuetan abangoardia posizio bat lortzea.
Lau arlo handitan lan egin
CIC-Tourgunek lau alor handitan lan egin eta hainbat zerbitzu emango du. Bikaintasunezko ikerketa arloa landuko du, goi mailako trebakuntza eskainiko du, transferentzia teknologikoan ariko da, eta lan horrekin lortutako emaitzen ustiapena egingo du. I+G+I estrategia ardatzari jarraituko dio CIC-Tourgunek, eta oinarrizko eta aplikatutako ikerketa zentroen eta enpresa espezializatuen elkarlan sareez eraikitako paradigma integratu bat proposatzen du, kreatibitate eta ezagutzaren sorkuntzari, eta ezagutzaren asimilazio eta aplikazioari garrantzia emanez.
Lau eremutan espezialduta dago: turismoaren zientziak, produkzio turistikoa bultzatu eta kudeatzeko zientzia, berrikuntza eta teknologia, balio erantsiko zerbitzuak turistentzat, eta e-turismo arloan estrategia berriak.
«Gizarte aurreratu bat bezala lan egiten ikasi behar dugu orain»
aurkene alzua ð- CIC-Tourguneko zuzendari nagusia
Turismoa
Turismo joerak eta turistak berak aldatzen ari direla dio Alzuak, eta nola lehiatu pentsatzeko unea dela zehaztu du.
i. gurrutxaga
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Argazki erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-11-07
Ikastaroa
Sendabelarren eta preparatuen ikastaroa
ORDIZIA, Lukusin plazako Gaztelekuan - 2008-11-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.