Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Pello Lizarraldek 'Iragaitzaz' izenburupean liburu berria kaleratu du

Literatura

ðð

Idazle zumarragarra Iruñean bizi da gaur egun, eta literaturan ibilbide emankorra egin du.

erredakzioa

Pello Lizarralde idazleak (Zumarraga, 1956) Iragaitzaz liburu berria kaleratu du Erein argitaletxearekin. Idazle zumarragarra Iruñean bizi da gaur egun.

Argitaletxearen arabera Lizarralderen azken argitalpenean «bere estilo paregabea» da nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere bada. «Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alferrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria...», dio liburuaren erreseinak.

2003an Larrepetit lanarekin literaturako Euskadi Saria irabazi zuen Pello Lizarralde zumarragarrak. Tarteka itzultzen da jaioterrira, gaztetan Donostiara magisteritza ikastera joan zenetik beti kanpoan bizi izan bada ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Ikastaroa

Tenis ikastaroa
IDIAZABAL, Idiazabalen - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa