Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Seat 600 autoen erakusketak hasiko du igandean VI. Motorraren Astea

Gizartea

Hurrengo asteburuetan motorraren inguruko ekitaldi desberdinak izango dira Zumarragan.

Idoia luzuriaga

Motorraren Astearen seigarren ekitaldia igande honetan hasiko da Zumarragan, Seat 600 autoen erakusketarekin. Horren eta motorraren inguruan egingo diren beste ekitaldien berri emateko agerraldia egin zuten atzo Dani Martin antolatzaile eta sustatzaileak, Josean Mendizabal antolatzaile eta kirol teknikariak eta Mikel Serrano Zumarragako Udaleko zinegotziak.

2002an hasitako ekimena indartuz joan da urtez urte, eta aurten zazpi ekitaldik osatuko dute. Guztiak urtearen garai berean egitea lortu dute, klasikoen rallya ez ezik, eta hala mantentzea dute asmoa.

Plazan ikusgai

Igandean, maiatzaren 25a, izango da Seat 600 autoen erakusketa. Aurten 30-40 auto egongo dira ikusgai Euskadi plazan, 10:00etatik 18:00ak arte. Tartean irteera egingo dute errepidera, eta bi geldialdi, bat San Cristobal auzoan eta bigarrena asteburu honetan festak ospatuko dituen El Salvadorren.

«Gero eta parte-hartzaile gehiago ditugu ekitaldi guztietan, eta hori sustatzeaz gain etortzen diren kotxeen eta motorren kalitatea ere zaindu nahi genuke». Iaz hiru berrikuntza izan ziren, Car Cross-ena, kart lasterketa eta motorren erakusketa. «Arrakastatsuak zirela ikusirik aurrera ekitea erabaki dugu aurten ere», azaldu dute antolatzaileek. Motorrekin erakusketa eta ordu erdi inguruko ibilbidea prestatuko dute.

 

Motorraren inguruko egitaraua



Igandean. Seat 600 autoen erakusketa. San Cristobal eta El Salvador auzoak bisitatuko dituzte.

Ekainak 7 eta 8. Automodelismo txapelketa La Salle-Legazpi eskolako patioan.

Ekainak 15. Kart lasterketa. Zumarraga Hiria II. Karting Txapelketa. Entrenamenduak goizeko hamarretan hasiko dira eta lehiaketa ordubietan bukatuko da. Iazko zirkuitutik ez dute aldaketa nabarmenik egingo. Lehiaketak irauten duen bitartean oinezkoek pasabide bereziak izango dituzte bidea gurutzatzeko.

Ekainak 22. Auto klasikoen erakusketa.

Antiora bisita egingo dute.

Uztailak 5. Car Cross erakustaldia Argixao kirol zelaian.

Irailak 14. Motorren erakustaldia eta eskualdera irteera.

Azaroak 15. Sunsundegiren omenezko XI. Klasikoen Rallyak Donostiatik irtenda Zumarraga izango du tarteko helmuga.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa