
Bellotan lan itunaren negoziazioan blokeoa gainditu dute baina bihar ere greba egingo dute
Legazpi
Negoziazioan gatazka gehien sortu dituzten gaien inguruko proposamen berriak jaso dituzte langileek.
miriam luki
Bellota enpresako ordezkariak eta langileen ordezkariak mahai negoziatzailean bildu dira lan itunaren inguruko negoziazioa berriz ere zabaltzeko. Negoziazioa blokeatuta egon da hilabete batez.
Blokeo egoera gainditzeko asmoz langileek mobilizazioak egin dituzte. Aurreko astean lanuzteak egin zituzten; atzo greba eta Legazpiko kaleetan manifestaldia egin zituzten. ELA sindikatuko ordezkari Andoni Aizpuruak argitu duenez negoziazioa aurrera doan arren biharko greba ez dute momentuz bertan behera utzi. Bihar, printzipioz, greba egingo dute Bellotako langileek.
Bellotako arduradunek, euren aldetik, une honetan negoziazioetan daudela eta «epe labur batean bi aldeen nahiak beteko dituen akordio batera» iritsiko direla adierazi dute.
Langileen batzarreko kidea ere bada Aizpurua, eta dioenez lan-itunaren negoziazioan gatazka sortu duten puntu nagusiak ondokoak dira: lanaldia, soldata, eta bajak kudeatzen dituen mutuaren eskuduntzak.
Lanaldiari dagokionez, Bellotan astean 35 orduko lanaldia dute. «Ez gara enpresa asko hori lortu dugunak. Enpresak proposatzen ziguna, datozen hiru urteetarako hitzarmenaren barruan, urte bakoitzeko lanaldia hogei ordu igotzea zen. Gure borroka ez da hainbeste ordu kopuruarengatik izan, baizik eta hainbeste urtetako borrokaren bidez lortutako aurrerapausoan atzera egitea zela uste genuelako». Ildo horretatik enpresako arduradunak aurrejubilazioak egiteko ados agertu ziren, baina beti ere aurrejubilazioen aukera lanaldiaren igoerara baldintzatuz.
Soldata eta mutua
Soldataren igoeraren inguruan liskarrak izan dituzte. «Orain arte KPI eta beste ehuneko portzentaia finko bat igotzen ziguten. Orain proposatzen zigutena KPIren igoera mantentzea eta horri enpresaren emaitzen araberako portzentaia igotzea zen. Gure iritziz langileon kontrolpetik ateratzen da hori, izan ere enpresak ezartzen baititu urteko helburuak».
Mutuari dagokionez, orain arte gaixotasun arruntak Osakidetzatik bideratu izan dituzte Bellotan, eta enpresak proposatu ziena gaixotasun horiek ere enpresako medikuaren eskuduntza izatea izan zen.
Proposamen berria
Aurreko puntuek blokeo egoeran utzi zuten negoziazioa. Une honetan enpresak lanaldiaren igoeraren proposamena alboratu du, baita bajen kontrola bertako medikuaren esku egotea ere. KPIari igoerari aldagarri bat gehitzearen proposamena ere bertan behera gelditu da. «Negoziatzen jarraitzeko ate bat zabaldu dute», dio Aizpuruak.
Orain plusak (erreleboak edo gauez dabiltzan langileenak), enpleguaren egoera eta indemnizazioak dituzte hizpide Bellotako mahai negoziatzailean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Irteera
Baztanera irteera
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-20
Ikus-entzunezkoa
ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.