Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Mendiaren legea gailendu da Makalun

Mendia

Ezin izan dute Makaluren tontorrera iritsi Koke Lasak, Ander Goitiak eta Pedro Garciak, oso-oso gertu eduki arren.

i. gurrutxaga -- a. maiz

«Ezin izan da. Izugarrizko pena daukagu, baina ezin izan da». Errepikatu dute Pedro Garcia, Ander Goitia eta Koke Lasa mendigoizale goierritarrek. Makalu (8.463 metro) igotzeko bi saiakera egin ondoren, bertan behera utziko dute helburua. Atzo jaitsi ziren beheko kanpamentura; atseden hartu ondoren, maiatzaren 25ean helikopteroan Katmandura joan, eta ekainaren 1ean itzuliko dira Goierrira.

Azkeneko eta behin betiko saiakera bi egunetan egin dute goierritarrek, bi talde bereizitan. Pedro Garcia maiatzaren 18an abiatu zen gailurrera, Blanca nafarrarekin eta Jordi kataluniarrarekin. «Ez da nire urtea. Espedizio honetan erabat gaixo egon naiz. Botaka aritu naiz, ezin buelta eman buruko eta tripako minari. Orkatila ere ez daukat oso ondo».

Bi kordalagunak iritsi ziren Makaluren gailurrera, baina Garciak 8.000 metro inguruan buelta hartu behar izan zuen. «Horra arte ondo igo nintzen, baina gero ezin, botaka. Giro onarekin abiatu ginen, baina goian haizeak gogor jotzen zuen», zioen atzo Garciak.

Osasuna ez bada, haizea

Hurrengo egunean, astelehena, maiatzaren 19an hartu zuten gorako erasoa egiteko erabakia Lasak eta Goitiak. Baina, iragarpenek ziotenaren kontra, haize bortitzak eragotzi zien gailurrera iristea, oso gerturaino iritsi ziren arren.

«Goizeko zortzietan 8.150 metrora geunden, eta bat-batean kristoren haizetea sartu zitzaigun. Elurrari eta harkaitzari helduta egon ginen. Pronostikoak zioen haizea 30 km/h-ko ibiliko zela, baina ez zen hala izan. Oso indartsu gindoazen, baina ezin», dio Lasak.

Atzo han 22:00ak zirenean GOIERRIKO HITZArekin telefonoz hitz egin zutenean beheko kanpamenduan zeuden hirurak, afaltzen. «Ondo gaude, pena eta ezin handiarekin, baina ondo. Gailurra oso gertu izan dugu», dio Goitiak.

Bi bilbotarrekin eta andaluziar batekin egin zuten saiakera Goitiak eta Lasak. Buelta hartu eta behera egin behar izan zuten. «Jaitsi ere haizearekin egin genuen, bere horretan segitzen zuen. Maldaren kontra jaitsi ginen, babes bila. Gu baino gorago beste euskaldun batzuk zihoazen, eta haiek ere jaitsi egin ziren». Eguraldiaren pronostikoak maiatzaren 18a eta 20a aurreikusten zituen egokienak, baina ez zuela asmatu deitoratu dute.

Mendiaren legea garaile

Saiatu arren ezin izan badute ere, eta Himalayak bere arauak ezarri baditu ere, ondo daude goierritarrak. «Mendi oso-oso luzea da Makalu. Bigarren kanpalekutik hirugarrenera oso luzea, eta laugarrenera ere bai. Luzea, gogorra eta hotza da», aitortu du Garciak.

Iñaki Otxoa de Olza nafarraren zoria okerragoa izan da Annapurnan. Badute haren berri Makalukoek: «Bere berri jakin dugu. 7.000 metro ingurura dago, buruko edema batekin, eta bi suitzar igo behar dira erreskatatzera», dio Goitiak.

Makaluko abentura bukatutzat eman dute hirurek. «Saiakera gehiago ez dago, ez dago denborarik». Igandean Katmandura eramango ditu helikoptero batek, eta ekainaren 1ean iritsiko dira Goierrira. Eskerrak behin eta berriz eman ondoren, «eskuminak denei» esanda agurtu dira hirurak.

 


Garcia 8.000 metroraino igo zen hilaren 18an, eta 19an Lasa eta Goitia 8.150era. «Baina ezin».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa